Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Gastronomia-ekintzailetzarako aro berria

08 Uztaila 2021

Zentroaren 10. urteurrenarekin eta erakundearen plan estrategiko berriaren aurkezpenarekin batera, Basque Culinary Centerrek gastronomia-ekintzailetzarako aro berri bati ekin dio eta Culinary Action! programaren plangintza berrantolatu du. Programa horrek estrategia berri bat jartzen du abian, egun sektoreak dituen erronkei aurre egiteko, eta horretarako, eraikitakoa finkatu, hazi eta nazioartekotzearen alde egiten du.

 

Erakundeko gastronomia-ekintzailetza arloak salto kualitatibo eta kuantitatiboa eman du eta “startup studio” gisa finkatu da, eta nazioarteko erreferentziazko ekosistema sortzeko ere lan egingo du, hainbat ekimen eta proiekturen bidez talentu ekintzailea eta startupak erakartze, trebatze eta garatze aldera.

 

Basque Culinary Centerreko Zuzendari Nagusia den Joxe Mari Aizeagak dioenez, “Culinary Action!-en estrategia berri honen bidez, Basque Culinary Center-ek beste bultzada bat eman dio ekintzailetza eta negozio berriak sustatzeko jarduerari, gastronomiaren ikuspegi integralarekin eta nazioarteko dimentsioa bultzatzeko helburuarekin. Aldatzen ari den mundu honetan, espiritu berritzaile eta ekintzailea, gastronomiaren 360º­‑ko ikuspegia eta talentua bereziki garrantzitsuak dira testuinguru horretan”.

 

“STARTUP SUTIO” GASTRONOMIKO BERRIA

 

2014. urtetik, Basque Culinary Centerrek hainbat ekimen eta ekitaldiren bidez, ekintzailetza sustatu du eta gastronomiari eta elikadurari lotutako negozio berriak sortzea bultzatu du, tokiko zein mundu mailan. Ondorioz, ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria, baita gizartea ere, erakarri ditu espazio bakar batera, sektorean talka sozioekonomiko erreal bat sortzeko. Hori guztia posible izan da BCC Innovationek, gastronomiako teknologia-zentroak abian jarritako Culinary Action! ekintzailetzarako programari esker.

 

Era berean, Culinary Action! programaren Azeleragailua duela zazpi urte jarri zen abian eta gaur egun Europako dekanoen foodtech arloko azeleragailuetako bat da. Gainera, elikatze-sistemari erronka botatzen dioten startup eta proiektu jasangarrien sustapenaren bidez berrikuntza disruptiboa katalizatu da. Orain arte egin diren zazpi edizioen bidez, 74 startupek jaso dute laguntza (eta horien % 70 aktiboan dago oraindik); horiek elikaduraren etorkizuna sustatu dute oso berritzaileak diren produktuak edo industriaren teknologia osagarriak garatuta. Edonola ere, oraingoan urrunago joan nahi dugu.

 

Culinary Action! programaren xede berria da Basque Culinary Center ekintzailetzaren mundu-mapan sartzea, nazioarteko mailan erreferentea izango den ekintzailetza-ekosistema bat sortuta, talentua antzeman eta garatzeari eta Gastronomiaren 360º‑ko ikuspuntuari dagokionez. Azken hori ikuspuntu holistiko bat da, gastronomia balio-kate integral gisa hartzen duena.

 

Basque Culinary Centerreko Garapen Orokorreko zuzendaria den Asier Aleak honako hau adierazi du: “aro berri honetan Culinary Action! formatu hibrido eta nazioarteko proiekzio handiko aliatu estrategikoekin aurkezten da munduaren aurrean, foodtech ekosistema global nagusietan aktore iraunkorra izteko helburuarekin, eta bere startup estudiora talentua erakarriz”.

 

BBC Innovation gastronomiako zentroak lagunduta, Basque Culinary Centerreko garapen orokorreko sail berriak Culinary Action! “Startup Studio” bilakatu du eta “startup factory” gisa eman da ezagutzera. Gastronomia sektoreko berrikuntza eta ezagutzako lider eta partnerren sare orokor finkatu bat izango du, baita 50 mentore baino gehiagoko nazioarteko taldea ere. Azken horiek gastronomiaren etorkizuna osatuko duten ekintzaile, proiektu eta ideiak sustatzen lagunduko dute, hurrengo elikadura-iraultzaren protagonista izan daitezen, mundu mailako jasangarritasunaren erronkari aurre egin eta hurrengo iraultza teknologikoaren olatua osa dezaten.

 

Era berean, inkubagailuak, aurrez aurre (Donostiako LABe Digital Gastronomy Lab-en) zein online, startup eta ekintzaileentzako co-working espazioa indartuko du, eta horientzako ekitaldi, tailer eta mentoretzen kopurua handitu egingo du 2021eko udazkenetik aurrera.

 

Culinary Action! programaren beste berrikuntzetako bat “CA! On the road” ekimena da. Horretan, 2021eko irailetik aurrera, “roadshow” formatuko mundu mailako ekimenen lehenengo seriea egingo dugu, foodtech startupetara bideratuta egongo dena. Geldialdi bakoitzean, tokiko startupen arteko lehiaketak egongo dira. Horietan izena emateko epea datorren astean irekiko da eta Madril, Biarritz, Copenhague eta Tel-Aviv hirietan egingo dira, tokiko partnerrekin lankidetzan. Hitzordu horiek guztiak batu egingo dira Europan formatu horretan egingo den lehenengo foodtech lehiaketako irabazleekin 2022. urtearen hasieran Donostian egingo den final handian.

 

Ildo horri jarraikiz, Basque Culinary Centerreko ekintzailetza arloak startupen lehiaketak egiten jarraituko du hainbat arlotan eta zenbait kiderekin, gastronomia-sektorean ekintzailetza sustatu eta aukera berriak sortzeko. Era berean, orain arteko startupen lehiaketak antolatzeaz gain (besteak beste HIP Madrid azoka eta Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa), oraingoan, erakunde, elkarte, GKE eta abarrek proposatutako erronkak planteatuko ditu. Horrela, Basque Culinary Centerren ikasleen artean ekintzailetzaren kultura sustatuko da “Student Prize” sarien bidez; urtean gutxienez 2 sari emango dira, 1 lauhileko bakoitzean. Era berean, “Startup Prize” berriak startupetara bideratutako erronkak aurkeztuko ditu, BCC Innovationek edo startupen laguntzaileak diren enpresek proposatutakoak.

Bere ekosistemaren alde eta ekosistemarentzat zein publiko orokorrarentzat  gauzatutako ekintza eta ekimenei dagokionez, Culinary Action! programak tailer ireki digital gehiago egingo ditu. Xedea da eztabaida sustatzea, sukaldari, ostalari, ekoizle eta beste ekintzaile batzuen kasu arrakastatsuetan oinarrituta. Protagonistek beraiek aurkeztu eta eztabaidatuko dute, adibidez: beren negozioen jabe edo kudeatzaile diren aldetik, enpresari gisa duten zeregina beren gain hartzen duten sukaldariak, baita ostalaritza sektoreko kudeaketa eta ekintzailetzari lotutako eta egungo merkatuko joerak ezarri edo horietan murgildutako beste profesional batzuk ere.

Halaber, hainbat ekimen sendotuko ditu, horien artean Ekintzaileen Nazioarteko Foroa, zeinak urtero gastronomiako ekintzaile nabarienak hautatu eta biltzen dituen. 2022an, bederatzigarren edizioa ospatuko du foro horrek.

Culinary Action! Hazi Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babes instituzionala du.
 

Desarrollado por: GureMedia