Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Kudeaketa Sistema Integratuetako teknikaria

13 Maiatza 2025

Deskribapena

Etengabeko hobekuntza eta eragin positiboarekin erlazioa duten proiektuetan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Hazkunde momentuan dagoen erakunde berritzaile baten parte izatea gustatuko litzaizuke? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Zure eginkizun nagusia erakundean hobekuntza bultzatzea izango da, Kalitate, Jasangarritasun eta Segurtasun Sistema Integratuen kudeaketa eraginkorraren bitartez. 

Horretarako, zure egunerokotasunean... 

  • Araudia betetzen dela ziurtatzea, barneko eta kanpoko auditoriak koordinatuz eta gainbegiratuz (ISO 9001, UNE 166002, APPCC, AUDIT/Unibasq) eta dokumentuak kudeatuz KUDE bezalako sistemetan. 
  • Kalitate prozesuak diseinatzea, inplementatzea eta optimizatzea, kudeaketan balioa eta efizientzia sortuz. 
  • Kudeaketako indikatzaileak eta aztertzea, funtsezko datuak biltzea, aztertzea eta jakinaraztea.  
  • BCCk eta Mondragon Unibertsitateak bultzatutako arlo eta proiektu guztietan Garapen Jasangarrirako Planaren ekintzak zentralizatzea eta horien jarraipena egitea. 
  • Berrikuntzako eta jasangarritasuneko hobekuntza aukerak hautematea eta kudeatzea. 
  • Hainbat arlorekin lankidetzan aritzea, datuetan, jasangarritasunean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa kultura integratzeko erakunde osoan. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Unibertsitateko Gradua duzu Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan, Kudeaketako Ingeniaritza Informatikoan edo antzeko titulazioetan. 
  • Erraztasunez moldatzen zara ingurune digitaletan lan eginez, batez ere ondo moldatzen zara datu-baseekin eta Excelarekin.  
  • Pertsona metodikoa eta analitikoa zara eta   irtenbide  berritzaileak proposatzeko gai zara.  
  • Komunikatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna duzu.  
  • Euskaraz eta ingelesez hitz egiten duzu ingurune profesionaletan.  

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Datuak aztertzeko tresnekin lan egin duzu, hala nola Excel, Power BI edo antzeko beste plataforma batzuekin. 
  • Diziplina anitzeko ingurunean lan egiteak motibatzen zaitu.   
  • Kudeaketa Sistemetan edo antzeko arloetan Masterra duzu.  

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Gastronomiaren arloan erreferentea den proiektu baten parte izatea. 
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea. 
  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen dugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 
  • Lan giro ona mantentzea garrantzitsua da guretzat.   

Gure taldean sartzen zarela sentitzen duzu? Ez izan zalantzarik zure hautagaitza helarazteko! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia