Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Nutrizioko eta osasuneko ikertzailea

16 Abendua 2022

Deskribapena

BCC INNOVATIONek, Basque Culinary Centerren zentro teknologikoak, ikertzaile bat behar du bere lantaldean, nutrizioaren eta osasunaren arloko proiektuak garatzeko.

Gastronomia funtsezko tresna gisa ikusten dugu, haurtzarotik nutrizio-hezkuntza bultzatzeko, bizitzako etapa guztietatik igaroz, elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko eta osasunaren sustapenean eta gaixotasun kronikoen prebentzioan lan egiteko. Ikuspegi horretatik, eta osasun pertsonalizatua ardatz hartuta, gastronomia pertsonalizatuaren eta osasungarriaren eremuan balioa sortzen lagundu nahi dugu, berrikuntza- eta ikerketa-proiektuen bidez.

Ikertzaileak honako funtzio hauek betetzen lagunduko du:

  • Osasun-arloko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuen garapenean parte hartzea (eskualdeko, estatuko eta Europako deialdi publikoak).
  • Gastronomiaren eta nutrizioaren arloko azterlan eta garapen berriak asmatzen parte hartzea.
  • Hainbat patologiatan duten eragina ikertzeko eta aztertzeko nutrizio-sukaldaritzako esku-hartzeak garatzea.
  • Sukaldariekin batera lan egitea elikadura-irtenbide osasungarriak eta berritzaileak garatzeko.
  • Nutrizio-eduki eguneratua sortzea.
  • Hainbat egoera fisiopatologikotara egokitutako dietak diseinatzea.
  • Proposamen berriak prestatzea eta egitea, txostenak egitea eta proiektuen emaitzak zabaltzea.
  • Eskualde, nazio eta Europa mailako kolaboratzaileen sarea sortzen laguntzea eta harreman berriak ezartzea.
  • Argitalpen eta komunikazio zientifikoekin laguntzea.

Betekizunak

Baldintza hauek betetzen dituen profesional baten bila gabiltza:

• Nutrizioko edo lotutako gaietan doktoregoa.
• Gradua Giza Nutrizioan eta Dietetikan edo zientzien arloko beste karrera batzuetan (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Farmazia, Erizaintza, Fisioterapia, Bioteknologia), Nutrizioko ikasketekin osatuta.
• Lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan gutxienez 5 urteko esperientzia izatea.
• Datuen analisiari, estatistika-metodoei eta datu-baseen erabilerari buruzko ezagutzak izatea.
• Zientzia-artikuluak eta zientzia-dibulgazioko jarduerak idazten esperientzia izatea.
• Elkarrizketarako eta idazteko gaitasun handia (C1), ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz.

 

Horrez gain, ezagutza eta esperientzia hauek baloratuko dira:

• Esperientzia eremu klinikoan.
• Esperientzia Europako proiektuetan.
• Ekintzaile gisa esperientzia izatea lanpostuarekin lotutako gaietan.

 

Bilatzen diren gaitasunak:


Ikerketatik eta ezagutzatik nutrizioaren eta osasunaren munduan interesa duen pertsona baten bila gabiltza. Horretarako, taldean lan egitea gustatu beharko zaizu, sormena eta ekimena duen pertsona izatea, zure zereginak betetzeko autonomia izatea, etengabeko ikaskuntzara bideratuta egotea, entrega-datekin lan egitera ohituta egotea, komunikatzaile ona izatea eta emaitzetara bideratuta egotea, talde osoari laguntzeko.

 

ZER ESKAINTZEN DIZUGU:
• Gastronomiaren arloan kalitatezko ikerketa garatzearekin konprometituta dagoen profesional-talde dinamiko bateko kide izatea, gizarte osasungarriagoa bultzatzen lagunduko duen ezagutza sortzeko.
• Bere esparruan mundu mailan erreferentziazko zentro batean lan egitea, inpaktu-proiektuetan parte hartuz.
• Lanpostuarekin eta emandako esperientziarekin bat datorren ordainsaria.
• Ordutegi malgua, telelana egiteko aukerarekin.

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia