Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Mahou San Miguelek eta Basque Culinary Centerrek hitzarmen bat sinatu dute ostalaritza eta gastronomia sustatzeko

29 Abuztua 2019

Mahou San Miguelek (konpainia % 100 espainiarra eta garagardogintzaren sektoreko liderra geure herrialdean) eta Basque Culinary Centerrek (mundu mailako erakunde akademiko aitzindaria) hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, patronatuko kide izatera pasatuko da Mahou San Miguel, geure herrialdeko ostalaritza eta gastronomia garaikidea sustatzen jarraitzeko asmoarekin.

Hitzarmena 2023ra arte egongo da indarrean, eta ekintza ugariren bidez egikarituko da. Horien artean nabarmentzekoak dira enplegatuei garagardoaren kultura irakasteko prestakuntza-proiektu bat; ostalaritzako establezimenduetako digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta ekintzailetzaren sustapena; gastronomiaren alorreko esperientzia berritzaileen garapena edo eskolako ikasleek garagardogintza-enpresan praktikak egiteko programa baten sorrera, besteak beste.

Era berean, Mahou San Miguelek espazio propio bat izango du LABe – Digital Gastronomy Lab Basque Culinary Centerren gastronomia eta digitalizazioko berrikuntza-laborategi berrian, balio-kate gastronomikoaren etorkizunaren diseinu aktiboan ekarpenak egiteko helburuarekin. Garagardo-enpresaren asmoa da ostalaritzarako eta gastronomiarako konponbide berritzailea eta balio-emaileak elkarrekin sortzea.

 


Peio Arbeloa Mahou San Miguelen Espainiako negozio-unitateko zuzendari nagusiaren hitzetan, «Basque Culinary Centerreko patronatuko kide gisa hasi berria dugun etapa honek berriz ere erakusten du ostalaritza eta gastronomia sustatzeko daukagun konpromisoa, bi sektore horietan nazioarteko erreferentea baita gure herrialdea. Oso ilusionatuta gaude horien sustapenean lan egiten jarraituko dugulako hitzarmen honen bidez, eta, batik bat, Basque Culinary Centerren muntako erakunde batekin elkarlanean egingo dugulako».

Bestalde, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak, hauxe azaldu du: «Mahou San Miguel sektoreko funtsezko enpresa da, bai eta Basque Culinary Centerren aliatu estrategiko berria ere. Lankidetza-hitzarmen honek eskaintzen dizkigun sinergiei esker, bi konpainiok ostalaritza eta gastronomia sustatu eta hazarazteko misioa bete ahal izango dugu. Zalantzarik gabe, aurrerapauso handia da bikaintasunaren aldeko gure konpromisoan eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuan».

Bi erakundeek elkarlanean egin dute lan hainbat ekimenetan, hala nola Basque Culinary Centerren Nazioarteko Batzarraren bederatzigarren topaketan.San Frantziskon egin zen, eta gastronomiako jasangarritasunaren erronkei heldu zitzaien. Bestalde, Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren bosgarren edizioan ere elkarrekin jardun zuten, Donostian.

Gastronomiaren sektoreari babesa

Modu horretan, garagardo-enpresa zentro honen patronatuko kide izango da. Donostian du egoitza patronatuak, eta bertako kide dira prestigio handiko erakundeak (hala nola Mondragon Unibertsitatea), elikagaien eta edarien sektoreko enpresa liderrak eta erreferentziako chefak (besteak beste, Juan Mari eta Elena Arzak, Pedro Subijana, Martín Berasategui edo Karlos Arguiñano). Guztiak dira erakundea zuzentzen duen organoko kide, eta hainbat jarduera garatzen dituzte gastronomia sustatu eta indartzeko.

Mahou San Miguelek konpromiso irmoa du Espainiako gastronomiaren eta ostalaritzaren sektorearekin; izan ere, gure herrialdeko hazkunde ekonomikoaren motorretako bat da, turismo-jarduerarekin lotura estua duena. Ildo horretan, 2018an, garagardo-konpainiak 78 milioi euro baino gehiago bideratu zituen Espainiako ostalaritza sustatzen laguntzera, hots, aurreko urtean baino % 12,8 gehiago.

Desarrollado por: GureMedia