25 Azaroa 2011
Basque Culinary Centerrek martxan jarri ditu berriz gastronomiaren zaleentzako (BCulinary Club) ikastaroak.
2012ko urtarrilean, sukaldaritzaren zaleentzako ikastaroak hasiko dira.
Itxaronaldia luzeegia izan ez dadin, zenbait ikastaro antolatu ditugu, BCulinary Clubaren aperitibo baten gisa.
Dani Lopez (Kokotxa jatetxea) eta Xabi Diez (Xarma jatetxea) izango dira gure artean. Pintxoak egiteko tailerrak izango ditugu, eta gozozaleentzat, postreak egitekoak. Gainera, zenbait dastatze ere antolatuko ditugu: ardoak, olioak, pintxoak.... Halaber, showcooking-ak eta ikastaro monografikoak egingo ditugu, besteak beste.
Eta, nola ez, Gabonetako sukaldaritza-ikastaro bereziak ere egingo ditugu.
Webean aurkituko duzu informazio guztia: www.bculinary.com