Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BCWP Talks 2021

19 Maiatza 2021

2020an pandemiaren ondorio suntsitzaileen erdian sukaldaritzak izan zezakeen papera azpimarratu ondoren, Basque Culinary World Prizek gastronomiaren indar eraldatzailearen alde egiten jarraitzen du, sukaldarien historia inspiratzaileekin, gaur egun toki askotan sukaldaritzaz baliatuta gizartean, ekonomian eta ingurumenean inpaktuak sortzen dituzten sukaldarien historiekin, esaterako.

Gastronomia indar eraldatzailea da, baita testuinguru desafiatzaileenetan ere. Horregatik, Basque Culinary World Prizek azpimarratzen du goraipatu egin behar dela sektore honetako profesionalek egiten dutena gastronomia hainbat eremutan aurrerapenak bultzatzeko tresna izan dadin, esaterako berrikuntza sozialaren eremuan eta elikaduraren heziketaren eremuan ere bai. 

2021ean, ekimen honen sustatzaileek -ekimena 2016an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek- sari aitzindari honen seigarren edizioa bultzatu dute sukaldarien lana saritzeko, esaterako gaur egun euren ezagutza, talentua, sormena eta indarra baliatuz gure gizarteak eskatzen dituen aldaketen alde egiten duten sukaldariena. 

Edizio honetako izendapenetarako ireki den prozesua bultzatzeko asmoz (prozesua 2021eko maiatzaren 30era arte irekita dago), Basque Culinary World Prizek online jardunaldi bat antolatu du historia inspiratzaileak kontatzeko dituzten gastronomiako profesionalen lekukotasuna eta jardunbide egokien berri emateko. Munduko leku guztietan daude gastronomiaren bidez gizartearekin bat egiteko interesa duten pertsonak, eta inpaktua sortu nahi dutenak: Nola egin? Zer lortzen da? Zer botere du benetan sukaldaritzak tresna eraldatzailetzat hartzen denean? 

Asteazkenean, maiatzak 26, planetako hainbat tokitako hizlariek programa bat osatuko dute, zeinarekin Basque Culinary World Prizek adibideak eman nahi dituen kontsumo ereduen aldaketan, kolektiboetarako sukaldaritzan, berrikuntza sozialean eta kultur aniztasunean eragiteko edo, baita ere, sukaldaritzako sormenaz ulertzen duguna eta sormen horri ematen diogun zentzua aldatzeko. Ekitaldi birtualak hainbat aditu gastronomiko bilduko ditu, hala nola Mauro Colagreco (Argentina), Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluko kidea eta BCWPko epaimahaiko kidea, eta Mirazurreko jabe eta sukaldaria ere, non gastronomia jasangarria sustatzeko eta sukaldariek gizartean izan dezaketen rola ulertzeko inspirazio iturri izan daitekeen lan bat bultzatu duen; Josh Nilan (Australia), #nowaste filosofia aldezten duen sukaldaria; Leonor Espinosa, 2017ko BCWPren irabazlea, Funleorekin (Kolonbia) berrikuntza sozialaren arloan egindako lanagatik eta gastronomia biodibertsitatearen erabilera dibertsifikatzeko tresna gisa erabiltzeagatik; Matt Jozwiak (Amerikako Estatu Batuak), mota guztietako jatetxeak konektatu dituena behar gehien duten pertsonak elikatzeko; Juan Llorca (Espainia), youtuberra eta elikadura osasungarriaren aldeko aktibista nekaezina; Karin Abensur (Peru), arrantzaren inguruko ekintzailetza sare bat artikulatu duena, arrantzan emakumeek emateko asko dute eta; Dieuveil Malonga (Kongoko Errepublika Demokratikoa), 2018ko BCWPren finalista, eta afrikarrek gastronomiarako duten talentua bultzatu eta ikusarazten duena; eta Nicole Pisani, Chefs in School ekimenekoa (Erresuma Batua), sukaldariak kolektiboetarako sukaldaritzan eta haurrei zuzendutako elikadura heziketan sartzea sustatzen duena. Moderatzaile lanetan, berriz, Sasha Correa kazetari eta idazle gastronomikoa eta Estefania Simon-Sasyk BCC Innovationeko sukaldari ikertzailea arituko dira.

Ekitaldian parte hartuko dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak.

Basque Culinary World Prizen helburua, hau da, gastronomia gizartearen onurarako baliatzen duten chefei esker ona erakustea, inoiz baino garrantzitsuagoa da orain. Ekitaldian parte hartu duten chef gehienek loturaren bat izan dute sariarekin (epaimahaikideak/irabazleak/finalistak), edo 50 Next lehen zerrendarako, The World 's 50 Best Restaurants-ek  gastronomiaren etorkizuna diren gazteekin sortutako zerrendarako, hautatuak izan dira, eta gastronomiak gizartean positiboki eragin dezakeela erakutsiko dute, hori da-eta beraiek gastronomiaz duten ikuspegia.

Data:                                       Asteazkena, maiatzak 26

Ordua: 15:00 h -17:30 h (Central European Summer Time)

Esteka:                                     https://zoom.us/webinar/register/WN_lzJU68OpQiWx_twoWRBVLA

Egitaraua:        Sukaldariek gastronomiaren botere eraldatzailearen inguruan dituzten ikuspegiak eztabaidatuko dituzte.

 

Basque Culinary Wolrd Prize 2021erako izendapenak 2021eko maiatzaren 30era arte egin ahal izango dira.

 

EGITARAUA

15:00 h Ongietorria/Sarrera

Joxe Mari Aizega jn. – Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia

Arantza Tapia and., Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

15:15h Josh Nilan (St Peters – 50 Next)

Nola lagun dezake sukaldaritzako sormenak jasangarritasunaren aldeko kausan paradigma berriekin? «No waste» diskurtsoa laburregi geratzen dela frogatzen duen adibidea da Nolan, ulertzen baldin bada zeinen akuilagarria izan daitekeen osagaiak osotasun gisa tratatzea eta parte guztiak sormenez aprobetxatzea, berak arrainen munduan egin izan duen bezala, izan ere, ezagutza espezializatu aparta sortu du mundu horren inguruan eta inork susmatzen ez zituen ateak ireki ditu egungo kontsumitzaileen premiekin lotuta.

15:35h  Mauro Colagreco (MIRAZUR - Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluko kidea eta BCWPko epaimahaikidea)          
Sukaldaritzako sormenak nola lagun diezaioke jasangarritasunaren kausari paradigma berriekin? Jatetxe batek benetan eduki dezake eragin zehatzik gizartean? Maurok, denborarekin eskuratutako legitimitatea baliatuz, lan inspiratzailea bultzatu du praktika jasangarriak sustatzeko, kontzientzia sortzeko eta gastronomia eta sukaldariek joka dezaketen rola “Mirazur”-en oso modu berezian ulertzen laguntzeko. Bere esperientziatik abiatuta, Maurok jatetxeetako sukaldarien egungo lehentasunen inguruan hitz egingo digu, egungo krisiak gehien kaltetutako sektoreetako bat baita. Beste lehentasun batzuetarako, hala nola negozioa edo ekipoa ziurtatzeko unea da ala kontzientzian eta jatetxeek beren komunitateetan izan dezaketen eraginean sakontzekoa?  

15:55h Leonor Espinosa (FUNLEO - BCWPko irabazlea 2017an)

Zer da berrikuntza soziala eta nola eragin dezake sukaldari batek arlo horretan? FunLeoren esperientziatik abiatuta, Leonor Espinosak hainbat gako emango dizkigu hainbat herritan, Kolonbian esaterako, gastronomia gobernuak ere iristen ez diren lekura iritsi ahal dadin eta komunitate txikiei ekonomikoki garatzen lagunduko dioten prozesuak dinamizatzeko lekua izan dadin. 

16:15h Juan Llorca (POR UNA ESCUELA BIEN NUTRIDA - BCWPren aipamen berezia 2020an)

Nola hitz egin entzule berriei elikadura osasungarriari buruz? Sare sozialak komunikazio kanal aparta dira eta Juan Llorcak sobera daki hori. Urteetan mundu digitalaz baliatu da txikienen elikadura zein garrantzitsua den erakusteko, haurrei zuzenean eta gurasoei ere zuzendutako tresna zehatzak eskaintzeko, eta elikadurarekin lotura duten mito eta kondairei buruz eztabaidatzeko. Zer lortu du bere lanarekin? Horretaz hitz egingo du bere hitzaldian. 

16:35h Karin Abensur ( KARIN ECOFISH)

Nola sortu lekuak emakume gehiago gastronomian laneratzeko?  Emakumeak berdintasunezko baldintzetan laneratzea da gastronomiak oraindik lortu ez duen alderdi nabarmenetako bat. Sukaldeetan ez ezik, balio katearen eremu guztietan laneratzea lortu behar du. Karin arrantzalea da eta, Perun, ekintzailetza sare bat antolatu du arrantzaren inguruan, non emakumeek asko duten emateko.

16:55h Dieuveil Malonga (CHEFS IN AFRICA - BCWPren finalista 2016an eta 50 Next)

Nola posizionatu "Afrikako Sukaldaritza Berria"? Lan aukerak partekatzeko asmoarekin eta pixkanaka alde guztietara zabaltzen ari den "Afrikako sukaldaritza berria" posizionatzeko, Malongak Chefs in África plataforma sortu zuen, aniztasuna geroko utzi ezin den zerbait dela uste duen mundu batean pentsatuta. Master Chefen edizio batean parte hartu ondoren Europan ezagun egin bazen ere, Malongak erabaki zuen bere jatetxea Rwandan irekitzea, hantxe bertan saiatzeko muga guztietako mahaikideak erakartzeko gai izango zen eszena gastronomikoa sendotzen.

17:15h Nicole Pisani (CHEFS IN SCHOOL - BCWPren aipamen berezia 2020an)

Zertarako balio du ikastetxeetan sukaldari profesionalak lanean edukitzeak? Zein ekarpen egiten dute benetan? Zergatik hartu beharko lukete beren gain haurrak elikaduraren arloan hezteko erantzukizuna? Sukaldari profesionalentzat kolektibitateetarako sukaldaritzan inplikatzeak ez du inoiz glamour handirik izan: ez behintzat mahai publikoak bezain beste eta, are gutxiago, goi sukaldaritzak bezain beste. Hala ere, funtsezko arloa da elikadura kontzientzia eta, beraz, elikadura osasuntsua ziurtatzeko bokazioa duten gizarteen eraikuntzaren barruan. Nicoleren lanak ondo erakusten du zer ekarpen handi egin dezaketen sukaldaritzako profesionalek hori ulertzen dutenean, eta, zentzu horretan, ikastetxeetan lan egiten dutenean, haurren dieta eta haurrek janariarekin duten harremana hobetu nahian. 

17:35 Matt Jozwiak (RETHINK FOOD - 50 Next)

Nola egin laguntza soziala "charity" huts gisa ez ikusteko, eta horren ordez premia duten eremuekin konektatutako dinamikak sartzeko, sukaldaritzarekin eta edozein jatetxeren helburuekin berezko lotura duen zerbait gisa?  Nola inplikatu belaunaldi berriak?  Pandemian zehar, hainbat sukaldarik osasun larrialdiei erantzutera jo dute, hainbat laguntza sare sortuz. Rethinken egin duen lana izan da, zalantzarik gabe, esanguratsuenetako bat; izan ere, mota guztietako jatetxeak konektatu ditu -Eleven Madison Park da bere aliatu nagusietako bat-, janak prestatu eta gero jatekoen premiarik handiena dutenen artean banatzeko; baina, batez ere, garrantzitsua izan da lortu duelako gazteak batzea horren moduko esfortzu itzela eta dinamikoa egiteko.

Desarrollado por: GureMedia