Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Ekintzaileen Nazioarteko Foroa egingo du eta elikadurako eta gastronomiako enpresa berrien inkubagailua abian jarriko du

18 Abendua 2014

www.culinaryaction.com 

Basque Culinary Centerrek elikaduraren eta gastronomiaren sektorean ekintzailetza eta negozio berriak sustatzeko bere konpromisoa sendotu egingo du. Culinary Action ekimena indartu egingo da eta jarduera eta proiektu gehiago hartuko ditu

Culinary Action! Incubatorrek, ekitaldia antolatzeko Donostiako Sustapenaren eta horren nekazaritzako elikagaien alorreko GuztiONA klusterraren eta HAZIren eta HEINEKEN-en laguntza duenak, izena emateko epea ireki du, eta proposamenak urtarrilaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira

Ekintzaileei euren ideiak benetako proiektu bilakatzen laguntzeko diseinatutako 12 asteko inkubazio-programa da. Horren helburua, hain zuzen, start-up bat sortu edo sendotzea da

Hautaturiko proiektuek –gehienez 10– Culinary Action! Incubatorren lehen edizioan hartuko dute parte, otsailaren 23tik maiatzaren 30era

Inkubazio-programarako hautaturiko proiektuek esperientziadun aholkulariak izango dituzte, aditu-sare baten aurrean aurkeztu ahal izango dute beren ideia, hazi-kapitala (enpresari laguntzeko ematen diren hasierako inbertsioak) eskuratu ahal izango dute eta Basque Culinary Centerren eta Culinary Actionen ekintzailetza sarean sartu ahal izango dira

Gainera, otsailaren 5ean eta 6an, Culinari Action! Ekintzaileen Nazioarteko II. Foroa egingo da, Donostiako Sustapenaren laguntzarekin

Sektoreko nazioarteko erreferenteak hurbilduko dira II. Foro horretara, besteak beste, Oscar Farinetti (Eatalyren sortzailea), Claus Meyer (Nomaren sortzailekidea), Edgar Núñez (food trucks delakoaren sustatzailea Mexikon), Susanne Hovmand (Danimarkan nekazaritza ulertzeko sistema berri bat sartu duena) eta Patrick de la Cueva (negozio eta produktu berrien bilatzailea den berritzailea)

Basque Culinary Centerrek beste ekimen bat abian jarriko du gastronomia-sektoreko ekintzailetza sustatzeko eta elikaduraren eta gastronomiaren sektorean ekintzailetza eta negozio berriak sustatzeko bere konpromisoa indartu egingo du. Sektore horrek, hain zuzen, ahalmena handia du enplegua eta aberastasuna sortzeko. Culinary Action ekimena indartu egingo da eta jarduera eta proiektu gehiago hartuko ditu.

Apustu horretan, Donostiako Sustapenarekin eta horren GuztiONA klusterrarekin (nekazaritzako elikagaien sektoreko 130 eragile baino gehiago barne hartzen ditu) lankidetzan jardungo du ekitaldia planifikatu eta antolatzeko.  Gainera, foroak HAZI Nekazaritzako Elikagaien Korporazioaren laguntza du. Helburua lehen mailako eta elikagaien lehiakortasuna bultzatzea da, baita nekazaritza eta itsasertzeko garapen iraunkorra bultzatzea ere. Halaber, HEINEKEN-en babesa du.

Gaur, abenduak 18, Culinary Action! Incubatorren lehen edizioan izena emateko epea ireki da. Hori hamabi astetan zehar –2015eko otsailaren 23tik maiatzaren 30era– Basque Culinary Centerren garatuko den proiektuak eta ideiak inkubatzeko proposamen berria da. Ekimenak Donostiako Sustapenaren laguntza du, bi erakundeek ekintzailetza sustatzeko sinaturiko hitzarmen bati esker.

Ekintzaileei euren ideiak benetako proiektu bilakatzen laguntzeko dago diseinatuta programa. Horren helburua, hain zuzen, gastronomia eta elikadura ardatz duen start-up bat sortu edo sendotzea da. Culinary Action! Incubator 10 proiektu ekintzaile hartzeko diseinaturik dago, eta horiek esperientziadun aholkulariak izango dituzte, aditu-sare baten aurrean aurkeztu ahal izango dute beren ideia, baliabide garrantzitsuak eta hazi-kapitala eskuratu ahal izango dute eta Basque Culinary Centerren eta Culinary Actionen ekintzailetzako sarean sartu ahal izango dira. Azken finean, proiektuaren bilakaerari bultzada bat emango zaio, eta sektorean ikusgarritasuna irabaziko du.

Interesa duten proiektuek izena emateko epea gaurtik irekita egongo da 2015eko urtarrilaren 23ra arte. Urtarrilaren 26an ezagutzera emango dira aurrehautatutako taldeak, eta horiek azken hautaketarako beren artean lehiatuko dira otsailaren 4an, 5ean eta 6an, Donostiako Sustapenaren laguntza duen Culinari Action Ekintzaileen Nazioarteko II. Foroaren barruan. Hautaturiko proiektuek Culinary Action! Incubatorren hartuko dute parte, otsailaren 23tik maiatzaren 30era. Foroari eta inkubagailuari buruzko informazio zehatzagoa eskuratzeko www.culinaryaction.com web-orrialdea sortu dugu.

 Culinary Actionen II. Foroa

Culinary Actionen I. Foroa 2014ko otsailean egin zen eta Basque Culinary Centerren nazioko eta nazioarteko sukaldaritzaren eta gastronomiaren alorreko 200 ekintzaile bildu zituen. Bertan, elikaduraren eta gastronomiaren enpresa-sektoreko oraina eta geroa ordezkatuta egon ziren. Foroaren helburu nagusia talentua sustatzea da, erkidegoan eta ingurunean proiektu ekintzaileak abian jarriko dituzten elikaduraren eta gastronomiaren alorreko talde ekintzaile eta liderrak aurkitzeko. Lantegi dinamikoen bidez, talde txikietan, partaideek elikaduraren munduko joeren inguruan eta negozio- eta finantzaketa-ereduen inguruan eztabaidatu eta hausnartu zuten alor horretako adituekin.

Otsailaren 5ean eta 6an egingo den Culinary Actionen II. Foroak Donostiako Sustapenaren laguntza izango du berriro. Bertan, mundu osoko ekintzaile ezagunek ekintzailetzaren eta gastronomiaren eta sukaldaritzaren inguruko esperientziak, pasioa eta ikuspegia partekatzeko aukera izango dute berriro.

Culinary Actionen II. Foroan parte hartuko duten hizlarien artean honako hauek daude: Paco Morales sukaldaria, eta arrakasta handia izan duten gastronomiaren alorreko nazioarteko hainbat izen ezagun, hala nola, Oscar Farinetti (Eatalyren sortzailea), Claus Meyer (Nomaren sortzailekidea), Edgar Núñez (gastronomia-mugimendu berri baten sustatzailean Mexikon), Susanne Hovmand (Danimarkan nekazaritza ulertzeko sistema berri bat sartu duena) eta Patrick de la Cueva (negozio eta produktu berrien bilatzailea den berritzailea).

Basque Culinary Centerren eta Donostiako Sustapenaren arteko lankidetza

Culinary Actionen II. Foroa Basque Culinary Centerren eta Donostiako Sustapenaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da. Donostiako Sustapenak GuztiONA nekazaritzako elikagaien klusterraren bitartez, nazioartekotze-negozio eta -proiektu berriak sustatzearen eta hiriko turismoa eta gastronomia sustatzearen aldeko apustua egin du. Gainera, hitzarmenaren ardatz nagusietako bat hau da: nekazaritzako elikagaien sektorean ekintzailetza sustatzea, bereziki berritzaileak diren proiektuei lagunduz, esaterako Culinary Actionen II. Foroari.

 

Desarrollado por: GureMedia