Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerreko Patronatuak Garapen Iraunkorreko 2020-2024 Plan Estrategikoa onartu du

11 Abendua 2019

Asteazken honetan, abenduaren 11n, Basque Culinary Center erakundearen organo gorena den Patronatuaren bilera egin da. Urteko bigarren topaketa honetan aurkeztutako gaien artean, Garapen Iraunkorreko 20-24 Plan Estrategikoaren aurkezpena da nabarmentzekoa, duen garrantziagatik; izan ere, Basque Culinary Centerren erronkak eta jarduera-esparrua zehazten ditu. Plan horrek oinarritzat hartzen ditu Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) gidalerroak.

Nazio Batuek proposatutako hamazazpi GJH horiek pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan handinahi bat osatzen dute, 2030 Agendaren esparruan. Pobrezia desagerrarazteko eta desberdinkeriak eta zaurgarritasunak murrizteko mundu mailako tresna dira, giza garapen iraunkorraren paradigmaren pean.  

Joxe Mari Aizega Baque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "gastronomia modu iraunkorrean birpentsatu behar dugu, eta tresna gisa erabili behar dugu klima-aldaketari aurre egiteko, pertsonen osasuna eta gizarte-kontzientzia hobetzeko edo gastronomiaren prozesuak eta praktikak eraldatzeko ingurumenean duen eragina murrizte aldera. Basque Culinary Centerren ustez, ezinbestekoa da egungo balio-kate osoari eragiten dioten elikadura‑ohitura iraunkorrak sustatzea: horregatik uste dugu beharrezkoa dela gure ekintza‑plana indartzea eta birdefinitzea. Garapen iraunkorra sormenerako eta berrikuntzarako aukeratzat hartzen dugu". 

Datozen lau urteetan garatuko diren 82 ekintza eta neurrik osatzen dute Basque Culinary Centerren Garapen Iraunkorreko 20/24 Plan Estrategiko berria, eta hamazazpi GJHetatik bederatziri eragiten die bereziki. Jarduera gehienak honako helburu hauekin lotzen dira zuzenean: 4. helburua (kalitatezko hezkuntza); 7. helburua (energia eskuragarria eta ez‑kutsagarria); 12. helburua (kontsumo arduratsua sortzea eta helburua); eta 17. helburua (ezarritako helburuak lortzeko itunak egitea). Azken helburu horri dagokionez, nazioko eta nazioarteko eragile garrantzitsuekin akordioak lortzeko aukera aztertzen ari dira, gainerako helburuen jarduera-fokua eta inpaktua zabaltzea ahalbidetuko dutenak.

Halaber, zeharka, Planak honako helburu hauei eragiten die: 1 helburua (pobrezia desagerraraztea); 2 helburua (goserik ez); 3 helburua (bizimodu osasuntsua bermatu eta ongizatea ziurtatu ); 5 helburua (emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatu); 11 helburua (hiri eta komunitate jasangarriak); 9 helburua (industria, berrikuntza eta azpiegiturak) eta 13 helburua (klimaren aldeko ekintza). Horiek ere Basque Culinary Centerren epe labur eta ertaineko erronka eta helburuen parte izango dira.

Basque Culinary Centerrek, prestakuntza gastronomikoan erakunde akademiko aitzindaria den aldetik, kalitatezko hezkuntza ezarri du lehentasunezko ekintza-ildo gisa. Premisa horren pean, Planaren gainerako alderdian eragina duten zeharkako ekintza batzuk definitu dira. Alde horretatik, hondakinak murriztearen, sailkatzearen, kudeatzearen eta baliatzearen alde egiten da, baita iraunkortasunaren arloko profesionalak erakartzearen alde edo gai bera ardatz duten hainbat ekitaldi ospatzearen alde ere. 

Gainera, beste jarduera batzuk zehaztu dira, hala nola energia-kontsumoak monitorizatzea eta optimizatzea, bazterkinak balioztatzea, bizimodu osasungarria sustatzea eta nutrizio-balioetan heztea, erosketa-politika jasangarrian jardutea, etab. Zentroaren jarduerari zuzenean eragiten dioten neurri berri zehatzagoen artean, honako hauek ere nabarmentzen dira: erosketetan aplikatu beharreko animalien ongizatearen irizpideak zehaztea, erabilera bakarreko ontzien sorrera murriztea sustatuko duten jarduerak diseinatzea, elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzea edo sortutako hondakinen eragina hobetuko duten proiektuak identifikatzea eta ezartzea, hala nola Anthony Myint Basque Culinary World Prize 2019ko irabazlearen Zero FoodPrint ekimena.

Asmo handiko plan hori erakundea abian jarri zenetik garatzen ari ziren jardueren jarraipena da.

Desarrollado por: GureMedia