Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Gastronomiako 100 Gazte Talentuko edizio berria aurkezten du

04 Apirila 2022

 

Basque Culinary Centerrek  “Gastronomiako 100 Gazte talenturen” edizio berri bat aurkezten du. Helburua da 30 urtetik beherako pertsonak biltzea sektorean bilakatzen ari badira eta gastronomiaren diziplina anitzeko begirada garaikidea badute. Profilek sektorearen zabaltasun guztia ordezkatzen dute, eta, ondorioz, gastronomiako kate guztiak bere tokia du.

 

Ekimena 2020an sortu zen. Orduan, ‘Gastronomiako 100 Gazte Talentu’ zerrendaren lehen edizioa aurkeztu zen, eta gaur bigarrena aurkezten da.

 

Sektorearen arrakasta lortzeko, ideia, balio eta lehentasun berriak dakartzaten talentu berri horiek erakarri, integratu eta aprobetxatu behar dira. Horregatik, Basque Culinary Centerrek etorkizuneko gastronomia gidatuko duten figura profesional berriak aintzatetsi eta horiei ahotsa eman nahi izan die beste behin ere. Xede horrez, profilak bilatzeko lan bizia egin da. Sektorearen errealitatea ikertu da, adituei kontsultatu zaie eta maila desberdinetan entzute aktiboa gauzatu da. Zerrenda eratzeko espirituan dago ekin edo berritzeagatik, erakundean zeregin aipagarria edo lanbide-proiekzioa izateagatik, aintzatespenen bat jasotzeagatik ala sektoreari ekarpen interesgarri edo disruptiboren bat egiteagatik beren arloetan nabarmentzen ari diren gazte profesionalak identifikatzea.

 

Modu horretan hautatu dira 2022ko 100 profilak eta  https://100jovenestalentos.bculinary.com webgunean ikus daitezke.

 

 

360º-KO GASTRONOMIAREN IKUSPEGIA

 

‘Gastronomiako 100 Gazte Talentu’ 2022ko zerrendan sektore-profilak anitzagoak dira, eta adierazten du gastronomiako belaunaldi berriak lanbide-irteera gisa jatetxeetako sukaldaritza eta aretoez gain, beste jarduera-sorta zabal bat aukeratzen duela, askotan beren negozioei ekitearen ondorioz.  Ildo horri eutsiz, Gastronomiako 100 Gazte Talentu honako kategoria nagusietan banatzen dira: sukaldaritza, ekoizpena, ardoraren sektorea, ekintzailetza, komunikazioa, startupak, okintza/gozogintza eta beste profil batzuk. Talentuen artean, besteak beste, profesional hauek aurkituko ditugu: Álvaro de Juan, Noman (Danimarka) sukaldari buruaren ordezkoa; Javier Sanz, sukaldari burua eta beste batzuekin batera Cañitas Maite y Obaren jabea (Casas Ibáñez, Albacete); Juanjo Mesa, Radisen jabea eta fundatzailea (Andaluzia); Maitane Alonso, Innovating Alimentary Machinesen asmatzailea eta ekintzailea (Euskadi); Enric Badía, okina eta Forn Eliasen jabea (Katalunia); Inés Castañeda, elBulli1846ko ikerlaria (Katalunia); Adrià Colominas i Bigorra, Makeateko Chief Technology Officer (Katalunia); Olga García, bestea batzuekin batera Fuentelgatoko jabea, aretoko burua eta sommelierra  (Gaztela Mantxa); Elena Soberón, Cabrales gaztaren ekoizlea (Asturias); Albert Mir Freixas, La Gran Familia Mediterráneako NPD Specialist (Dani García taldea); Claudia Polo, Soul In the Kitcheneko dibulgatzaile-sortzailea (Aragoi); Iria Varela, ODS Proteineko CEOa eta fundatzailea (Galizia) eta Marta Verona, nutrizionista, sukaldaria eta dibulgatzailea.

 

Gutxi gorabehera zerrendaren herena jatetxeen taldeetako langileak dira (gehienak Michelin izarrekin, Guía Repsoleko Solekin eta/edo ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendan daude), 2020ko edizioko % 52ren aldean. Argi dago gazteek toki nabarmena dutela goi-sukaldaritzako espazioen taldeetan, jabeek talentu gaztearen aldeko apustua egiten baitute. Aldi berean, 30 urtetik beherako profesionalek talentuen edo balizko ekintzaileen harrobia indartzen dute, eta etorkizunean beren negozioak irekitzea plantea dezakete. Askotan, jatetxeen taldeetako profesional talentudun eta ahalmendun horiek etxe horien barne ekintzailetzaren sintoma izan daitezke, erantzukizuneko funtzioetan ari direnean berritzen dihardutelako.

 

Gutxi gorabehera zerrendaren herena jatetxeetako langileak izan arren, sukaldaritzari dagokion zerrendaren erradiografia osatzeko, beste % 20 inguru beren jatetxeak edo bestelako negozio-motak ireki dituzten ekintzaileen proiektuak dira (gehienak sukaldariak). 2020ko zerrendan % 16 zeuden eta oraingoan % 21 hautatu dira. Negozioen barruko funtzioei dagokienez, zerrendaren % 33 inguru sukaldari modura dihardu.

 

Bestalde, Basque Culinary Centerreko taldea jakitun izan da zerrenda egitean gazteek gero eta profil anitzagoak dituztela, beraz, proiektu eta negozio gehiago hautatu dira, goi-sukaldaritza egiten duten jatetxeetako langileez haratago.  Ildo horri eutsiz, sukaldaritzari ez dagokion zerrendaren zatia honako moduan banatzen da: ekoizleak (% 9) —nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak—; ardoaren sektorea (% 15) —upategi-maisuak, enologoak, edari berrien ekoizleak, sommelierrak—; gozogintza eta okintza (% 6); dibulgazioa eta komunikazioa (% 5); ‘startupak’ (% 7) eta beste profil batzuk (% 11) —kudeaketa, zientzia, ikerketa, koktelgintza, elikagaien profil teknologoa…—.

 

Ikuspegi geografikotik, autonomia erkidego guztiak zerrendan ordezkatuta daude gazteek lan egiten duten negozioaren kokagunearen arabera. Azpimarratzekoak dira Katalunia eta Euskadi, eta atzetik datoz Madril, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa. Horrez gain, 3 gaztek Espainiaz kanpoko negozioetan (Andorra, Danimarka eta Eslovenia) lan egiten dute.

 

Profil anitz horietatik abiatuta, ‘Gastronomiako 100 Gazte Talentu’ zerrenda har daiteke sektore gastronomikoaren belaunaldi berriaren erradiografiatzat edo Espainiako gastronomiaren etorkizuna marraztera bideratutako profilen gutxi gorabeherako erretratutzat.

 

Zerrendako kideak identifikatzeko, Basque Culinary Centerreko adituen batzorde batek scouting bat aktibatu du. Ikerketa horretatik abiatuta, hautaketa bat egin zen, gastronomiaren sektorean adierazgarri izango ziren profesional anitz bilatzeko. Helburua zen haien kezkak eta ideiak islatzea.

 

2022ko gastronomiako talentu gazteen profil osoak, sektoreka eta autonomia-erkidegoaren arabera sailkatuta, esteka honetan daude eskuragarri: 100jovenestalentos.bculinary.com        

 

 

TOPAKETA PAREGABEA

 

Zerrendako pertsonak topaketa batean bilduko dira. Bertan, protagonistek beren esperientziak partekatuko dituzte eta 2020an argitaratutako zerrendako kideekin hitz egingo dute. Hainbat dinamikaren bidez egingo dute, eta sektorearen kezkak eta aukerak, joera berriak, teknologiaren rola eta etengabe berrasmatzen ari den sektore bati nola aurre egin aztertuko dute. 100 ahots, ikuspegi eta ibilbide izango dira topaketaren protagonistak, eta sektore gastronomikoa goitik behera aldatzen ari diren 30 urtetik beherako gazteengan jarriko du arreta.

 

Zeintzuk dira gastronomiako talentu gazteen helburuak eta nahiak? Norantz doaz? Zer aldatu nahi dute gastronomiako belaunaldi berriek? Zeremonia-maisua Misterpiro izango da, Madrilgo artista bisuala eta hiritarra. Gastronomiako 100 talentu gazteak Basque Culinary Centerreko auditoriumean bilduko dira, edukien jardunaldi bizi batez gozatu eta hartan parte hartzeko. Pertsona horiek, haien proiektuak, beren ideiak eta kezkak izango dira jardunaldi horretan protagonistak.  

 

Online jarraitu ahal izango diren hitzaldi, eztabaida eta tailerren bidez, hautaketako kide batzuek honako hau erakutsiko digute: gastronomiako I+Gak nola funtzionatzen duen, nolakoak diren etorkizuneko ideiak prestatzen dituzten laborategiak, zeintzuk diren negozio berri arrakastatsuak sortzeko eta ideia freskoak garatzeko dituzten motibazioak, zer aldaketa behar diren artisau-lanak gal ez daitezen, nola planteatzen duten abegi egiteko formatu berri bat, elikagaien eta edarien kontsumo-joera berriak edo nolako bilakaera izaten ari den sektore gastronomikoa digitalki.

 

Gainera, Basque Culinary Centerren egingo den ekitaldiari amaiera emateko gastronomiaren sektorea gidatuko duten 100 promes gazteei aitortza egingo zaie ekitaldiko enpresa sustatzaileen eskutik (COVAP, Fagor Professional, Mahou San Miguel eta Martiko).

 

2020ko otsailean —pandemia baino lehentxeago— aurkeztutako ‘Gastronomiako 100 Gazte Talentu’ zerrendaren 2020ko edizioak gastronomiako belaunaldi gazteenaren ahalmena erretratatu zuen, ondoren beren proiekzioa erakutsi duten izenekin, aintzatespenen, sustapen profesionalen edo proiektu propioak abian jartzearen bidez.

 

Gastronomiako 100 Gazte Talentu ekimena COVAP, Martiko, Fagor Professional eta Mahou San Miguel enpresa sustatzaileen eta Aquanaria eta Arcos kolaboratzaileen laguntzarekin egin da. Ekimen hori bultzatzea funtsezkoa da gastronomiako talentu berriak ikusarazteko. Gainera, egun honetan, talentu gazteek beren proiektu profesionalak enpresa sustatzaileekin partekatzeko aukera izango dute, eta enpresa horiek laguntza eta aholkularitza eskainiko diete topaketa pertsonalizatuen bidez.

Desarrollado por: GureMedia