Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek kanpamendu gastronomikoak antolatu ditu Gipuzkoan, Madrilen eta Malagan 12-17 urte bitarteko nerabeentzat

27 Martxoa 2017

Basque Culinary Centerrek aurten ere berriro antolatu ditu BCulinary Udan izeneko udako kanpamendu gastronomikoak. Gipuzkoan, Malagan eta Madrilen izango dira oraingoan, eta jada irekita dago izena emateko epea. Guztira, bost kanpamendu gastronomiko egongo dira kozinatzea gustuko duten gazteentzat; bi 12-14 urte arteko gazteentzat, eta hiru 15-17 urte arteko nerabeentzat. Hala bada, kanpamenduek honako helburu hau dute: gastronomia eta sukaldaritzarekiko grina duten nerabeei mundu hori hurbiltzea.

Egonaldi osoko hamar eguneko egitaraua prestatu dugu (egutegi ezberdina egongo da toki bakoitzean). Izena ematen duten gazteek sukaldaritzaren sekretuak era praktiko eta dibertigarri batez ezagutzeaz gain, kozinatzeko erabiltzen ditugun produktuei buruz jakin beharreko guztia ere ikasiko dute, hainbat jardueraren bitartez.

Hori horrela, gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukera izango dute 100 nerabek (20 kanpamendu bakoitzeko), eta sukaldaritzaren mundura gerturatuko dira horiei esker, arlo horrekin zerikusia duten tailer praktikoak, irteerak zein bisitak eginez. Hainbat jardueratan murgilduko dira egunerokoan, gonbidatutako chefak gidari; besteak beste, errezeta tradizionalak eta nazioartekoak prestatuko dituzte; sukaldaritza-teknika berritzaileak ikasiko dituzte, eta ezagutuko dute kozinatzeko orduan erabiliko dituzten produktu nagusiak nola ekoizten diren. Horrez gainera, interes handiko irteerak eta bisitak ere egingo dituzte, baita denbora libreko bestelako jarduerak ere.

Kanpamentutik kanpamentura

Gipuzkoa. Basque Culinary Centerrek bi kanpamentu gastronomiko antolatu ditu, gaztelaniaz, Fraisoro Nekazaritza Eskolan (Zizurkil, Gipuzkoa). Kanpamentu hau aukeratzen dutenek, ardi latxen gazta egin ahal izango dute bertako artzainekin batera. Horrez gain, Basque Culinary Center edo Donostia eta Alde Zaharra ezagutu ahal izango dituzte. Lehenengo kanpamentua (ekainaren 28tik uztailaren 7ra arte) 12 eta 14 urte arteko nerabeentzat da. Bigarrenean, berriz, 15 eta 17 urte arteko nerabeek izango dute parte hartzeko aukera (uztailaren 10etik 19ra arte). Prezioa: 750 euro. 

Málaga. BCulinary Udan Málaga hiriko kultura garaikidearen sorkuntza- eta ekoizpen-zentro berrian (La Térmica) egingo da. Kanpamentu hau aukeratzen dutenek Malagako erdigune historikoa bisitatu ez ezik, produktuen denborazkotasuna ere ezagutuko dute Málagako Merkatu Nagusia, baratzeak eta arrantza-portua bisitatuko baitituzte. Kanpamentu hau (ekainaren 28tik uztailaren 7ra arte) 15 eta 17 urte arteko nerabeentzat da. Prezioa: 750 euro.

Madril. Culinary Camp Madrid. Mundu osotik datozen nerabeentzako kanpamentu gastronomikoak dira, ingelesez. Basque Culinary Centerrek bi kanpamentu gastronomiko antolatu ditu Gredos San Diego Eskolarekin elkarlanean (Buitrago de Lozoya, Madril). Ingelesez izango dira biak. Madrileko kanpamentua aukeratzen dutenek, beste hainbat jardueraz gain, Erdi Aroko Buitrago herria ere bisitatuko dute (hango harresia, gaztelua edo Picasso museoa). Horcajuelo de la Sierra herrian indaba-mota ekologikoaren baratze bat ezagutuko dute, edo Slow Food 0 kilometroaren kontzeptuan murgilduko dira. Kanpamendu hauek 12-14 eta 15-17 urte bitarteko nerabeentzat dira; uztailaren 1etik 10era arte izango dira biak. Kanpamentu bakoitzak 800 euroko prezioa du.

Prezioak honako hauek hartzen ditu barnean: mantenu osoko egonaldia, tailerrak egiteko materiala (mantala eta dokumentazioa), sukaldaritza-irakasleak, monitoreak, sukaldariak, aurreikusitako irteerak eta istripu-asegurua.

Desarrollado por: GureMedia