Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Getarian, parrilaren sorlekuan, egingo du profesionalentzako ikastaro bat, teknika hori lantzeko

12 Maiatza 2014

  • Parrilan adituak diren sukaldariek hartuko dute parte: Joxe Miel Zendoia (Katxika erretegia, Gipuzkoa), Luis Mari Uranga (Xixario erretegia, Gipuzkoa), Aitor Arregi (Elkano jatetxea, Getaria) eta abar
  • Ikastaroaren aurkezpena eta parrilaren oinarri fisiko-kimikoei buruzko saioa gaur, astelehena, izango dira Balentziaga museoan, eta  ondoren herriko parrilen zonara joango gara
  • Bihar, asteartea, Getariatik Atxondora joango gara, ikastaroarekin jarraitu eta beste parrila batzuk ikusteko

Getarian (parrilaren sorlekuan), Basque Culinary Centerrek, Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateak,  gaur eta bihar profesionalentzako ikastaro bat egingo du parrilaren inguruan: Teknika, Berrikuntza eta Ibilbide gastronomikoak. Ikastaroaren helburua  parrilan elikagaiak eraldatzeko prozesuen oinarri zientifikoak ezagutzea da, baita erretze  ezberdinak, erabili beharreko lehengaiak, horien kalitatea eta tratamendua ere, emaitzarik onenak lortze aldera. Haragien, arrainen eta barazkien erretze optimoetan sakonduko da, parrilero adituek egingo dituzten erakustaldien bidez. Parrilero horiei esker, profesionalak parrilaren berrikuntzan murgilduko dira.  

Parrilan adituak diren sukaldariek hartuko dute parte ikastaroan: Juan Antonio Zaldua (Zuria erretegia, Bizkaia), Gregorio Tolosa (Bidea 2 erretegia, Nafarroa), Joxe Miel Zendoia (Katxika erretegia, Gipuzkoa) eta Luis Mari Uranga (Xixario erretegia, Gipuzkoa), Aitor Arregi (Elkano jatetxea, Getaria) eta Bittor Arguinzoniz (Etxebarri jatetxea, Atxondo, Bizkaia) eta Mikel Zeberio eta Juan Manuel Benayas hezitzaileak (La Carbonería, Fuegoterapia eta fuegomarket.com-eko gerenteak).

Ikastaroa gaur hasi da Balentziaga museoan (Getarian), 9:00etan. Parrilari buruzko kontzeptu teorikoekin hasi eta, ondoren, 10:30ean, Getariako parrilen espaziora pasatuko gara, zenbait parrila ikusteko. Maiatzaren 13an, asteartean, ikastaroa 9:00etan hasiko da parrilen espazioan. Parriletan praktika bat egindakoan, 12etan Atxondora (Bizkaia) joango gara, herriko parrilak ikustera.

Desarrollado por: GureMedia