Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukaldatu de Basque Culinary Center, EROSKI e Ikastolen Elkartea para promover cocina saludable recala esta semana en ikastola Orereta de Rentería

12 Urtarrila 2015

  • Proiektuaren abiapuntua honako gogoeta hau da: lagunartean eta, batez ere, familiartean kozinatzea eta jatea funtsezkoak dira osasuntsu jaten ikasteko
  • Ikasturte honetan guztira hiru lurraldeetako 16 ikastolak, 10 eta 14 urte bitarteko 1.280 neska-mutikok eta 320 gurasok hartuko dute parte
  • Familiarteko sukaldaritzak funtsezko eginkizuna du osasuna hobetzeko, tokian tokiko ekoizleei laguntzeko eta senideen arteko harremanak sendotzeko 
  • Iaz, guztira 13 ikastolak, 1.065 ikaslek eta 289 gurasok hartu zuten parte proiektuan

Basque Culinary Centerrek, Ikastolen Elkarteak eta Eroskik “Sukaldatu/A Cocinar” proiektuari eutsiko diote ikasturte honetan. Proiektuaren helburua familiarteko sukaldaritza sustatzea da, familietan elikadura osasungarria bultzatzeko. Aste honetan Errenteriako Orereta ikastolara helduko da eta bertan, bihartik ostiralera, 80 ikaslek parte hartuko dute.

Aurten 16 ikastolak, 10 eta 14 urte bitarteko 1.280 neska-mutikok eta 320 gurasok hartuko dute parte.  Proiektuaren abiapuntua honako gogoeta hau da: elkarrekin kozinatzea eta jatea funtsezkoak dira familian eta heziketan, batez ere ikasleentzat.

Joan zen ikasturtean guztira 13 ikastolak, 1.065 neska-mutikok eta 289 gurasok hartu zuten parte.

“Sukaldatu/A Cocinar” proiektuaren helburua sukaldaritzaren eginkizunari zenbait alorretan balioa ematea da, hain zuzen osasunean, familiarteko harremanetan eta tokiko aberastasunean, tokiko produktuak erabiltzearen bidez, sukaldaritzak alor horietan duen eragin onuragarria dela eta.  Osasunaren alorrean, garrantzi handikoa da osasunari lotutako jarraibideak sartzea eguneko otorduak planifikatzean, baita produktu freskoak erabiltzea eta sukaldaritzari denbora eskaintzea ere. Izan ere, bereizezinak dira jatea eta horren aurreko prozesua, hau da, kozinatzea –gainera, gizateriaren garapenean funtsezkoa izan da jarduera hori–, baita kozinatzea eta taldean jatea ere, batez ere familiartean. Era berean, jatea –eta, aldez aurretik, kozinatzea– funtsezkoa da familiaren kohesioa eta herrialde baten kultura soziala indartzeko.

Desarrollado por: GureMedia