17 Urria 2011
Bi erakundeen arteko elkarlana sustatzea du helburu, prestakuntza, irakasle-trukea eta kultura-trukea sustatzeko, bai eta Euskadiko eta Espainiako gastronomiari, ardoei eta sukaldaritza-ondareari buruzko ikerketan sakontzeko ere. Culinary Institute of America unibertsitate-zentroa da, munduko gastronomiaren arloan erreferentzia. Lau campus ditu: Hyde Park, New York (campus nagusia); St. Helena, Kalifornia; San Antonio, Texas; eta Singapur. 3.000 ikasle inguru ditu, eta 43.000 ikasle ohi ➢ Bi alderdiek konpromisoa hartu zuten estatubatuarren artean dieta mediterraneoaren balioak eta onurak zabaltzeko ➢ Sinadura-ekitaldian, Martin Berasategik eta Juan Mari Arzakek hartu zuten parte, eta 18an, Andoni Luis Adurizek eskola magistrala eman die CIAko ikasleei ➢ Basque Culinary Center Espainiako lehen Gastronomia Zientzien Fakultatea izango da, eta munduan, ikerketa- eta berrikuntza-zentro bat duen bakarra. New York, 2011ko urriaren 17a. Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Culinary Institute of Americako (CIA) presidente L.Tim Ryan-ek bi unibertsitateen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute New Yorken. Ekitaldi horretan, ohorezko presidentea izan dute: Patxi Lopez Lehendakaria. Lekukoak Basque Culinary Centerren patronatuko kide hauek izan ziren: Juan Mari Arzak, Martin Berasategi eta Andoni Luis Aduriz. Hitzarmena sinatu ostean, Adurizek eskola magistrala eman die CIAko ikasleei. Culinary Institute of America unibertsitate-zentroa da, munduko gastronomiaren arloan erreferentzia. Lau campus ditu: Hyde Park, New York (campus nagusia); St. Helena, Kalifornia; San Antonio, Texas; eta Singapur. 3.000 ikasle inguru ditu, eta 43.000 ikasle ohi. Lankidetza-hitzarmenak bi erakundeen arteko elkarlana sustatzea du helburu, prestakuntza, irakasle- zein ikasle-trukea eta kultura-trukea sustatzeko, bai eta Euskadiko eta Espainiako gastronomiari, ardoei eta sukaldaritza-ondareari buruzko ikerketan sakontzeko ere. Gainera, bi alderdiek konpromisoa hartu dute estatubatuarren artean dieta mediterraneoaren balioak eta onurak zabaltzeko. Hain zuzen ere, hauek dira hitzarmenaren lehentasunak: Truke-programak: Bi alderdiek konpromisoa hartzen dute irakasle- eta ikasle-trukerako programa diseinatzeko eta ezartzeko. Ziurtagiri profesionala: Europako sukaldari profesionalei ziurtagiri profesionala emateko aukerak aztertzea. Aldizkari gastronomia sortzea: Gastronomia-zientziekin lotutako gaiei buruzko nazioarteko aldizkari bat argitaratzeko aukerak aztertzea. Beste kolaborazio batzuk: Culinary Institute of Americak esperientzia handia du, eta lidergoa gastronomia-arloan, eta Basque Culinary Centerrekin elkarlanean arituko da, ikastaroak, hezkuntza-programak, tailerrak, mintegiak eta abar diseinatzeko. Halaber, CIAk euskal chef eta adituak gonbidatuko ditu, elikadura, gastronomia eta enologiari buruzko mintegiak ematera.