Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Munduko chef onenak Modenan bilduko dira, honakoaz eztabaidatzeko: «Nola eraldatu gizartea gastronomiaren bidez»

06 Ekaina 2018

Basque Culinary Centerrek, datorren uztailaren 24an, eragin handiena duten munduko chefetako batzuez osatutako bere Nazioarteko Batzordearen Urteko VIII. Batzarra egingo du. Massimo Bottura chefak egingo ditu anfitrioi lanak, batzarra Modenan egingo baita, bere jaioterrian, Italiako Emilia-Romagna eskualdearen bihotzean. Chef, artista, idazle, zinemagile eta zientzialari talde batekin batera, Massimo Botturak eta Basque Culinary Centerrek ideien botereari, kulturaren indarrari, zientziaren inpaktuari, artearen eraginari eta jendearekin gastronomiaren bidez harremanetan jartzeko modu berriei buruzko sinposium bat antolatu dute.

Itzal handiko hainbat chefekin batera –Michael Bras (Frantzia), Joan Roca (Espainia), Andoni Luis Aduriz (Espainia), Gastón Acurio (Peru), Dominique Crenn (AEB) eta Yoshihiro Narisawa (Japonia), besteak beste–, diziplina askotako beste profesional batzuk bilduko dira, gastronomia gizarte-mugimendu bilakatu izanari buruz hitz egiteko. Gainera, ekitaldi berean, Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea nor den iragarriko da. Sari hori Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek sortu dute, ekimen eraldatzaileak egin dituzten chefen lana aitortzeko.

Hizlarien artean, honako hauek daude: JR artista frantziarra, parte-hartze arteko Inside Out nazioarteko proiektuaren sortzailea, zeinak identitate pertsonalari buruzko kontakizunak artelan publiko bihurtzen dituen; David Gelb estatubatuarra, sukaldaritza-arteei buruzko Netflixeko Chef's Table telesail ospetsuaren zuzendaria; Ruth Reichl kazetari eta editore estatubatuarra; Ilse Crawford britainiarra, diseinatzailea eta Studio Ilseren sormen-zuzendaria; eta Bee Wilson historialari britainiarra.

Sinposiuma Modenako San Carlo ikastetxean egingo da, Italian, goizeko 9etatik arratsaldeko 5etara bitartean. Gonbidatuek aldez aurretik izena eman beharko dute, Basque Culinary Centerren webgunean: www.bculinary.com

Desarrollado por: GureMedia