Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Itsasoa izango da protagonista ekainaren 2an Getarian egingo den Euskal Gastronomiaren Topaketan

07 Maiatza 2025

Ekainaren 2an (astelehena) Euskal Gastronomiaren Topaketa egingo da Getarian (Gipuzkoa). Euskal gastronomiaren sektoreko 250 profesional inguruk hartuko dute parte, eta bertako gastronomiaren inguruan eta itsasoak Euskadiko kulturaren, ekonomiaren eta gastronomiaren motor gisa duen paperaren inguruan eztabaidatuko dute.    

Mantalak antolatutako ekimen honen laugarren edizioa da, eta Gipuzkoan egingo da berriro, lurraldeko gastronomiari erreparatzeko eta itsas paisaian nabigatzeko; modu horretan, gastronomiaren erronkak, aukerak eta gure sustraiekin duen lotura estua aztertuko dira hitzaldi, mahai-inguru, dastatze eta ekintza kulturalen bitartez. Elkarrizketarako eta ospakizunerako gunea izango da, non Martín Berasateguirekin batera ospatuko ditugun sukaldean egindako 50 urteko ibilbidea ekitaldi hunkigarri batean; eta omenaldia eskainiko diegu Mari Jose Artano eta Maria Rosa Larrañagari, Elkano eta Kaia jatetxe ospetsuetan bizitza oso bat eskaini dutelako, hurrenez hurren. Halaber, edariaren munduko joera berriez eta hauek itsasoarekin duten loturaz hausnartuko da, eta , itsasoak eta parrilak gure lurraldeko gastronomiaren funtsezko elementu gisa duten garrantzia landuko da. Hala, tradizioaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren arteko loturak sendotuko dira eta itsas paisaia ikuspuntu garaikide eta konprometitu batetik lantzeko, interpretatzeko eta kozinatzeko irakurketa berriak emango dituzten sukaldaritzako ikuspegiak ezagutaraziko dira.

 

Edizio honetan, chef ezagun ugari ikusiko ditugu; besteak beste, Aitor Arregi (Elkano), Igor eta Julen Arregi (Kaia Kaipe), Julen Baz (Garena), Martin Berasategi (Martin Berasategui), Edorta Lamo (Arrea), Ane Lore Lasa (R), Dani Lasa (Ama Brewery), M. Rosa Larrañaga (Kaia), María Lasquibar (Kea), Belén Sandrín eta Jokin Loma (Palacio Añana), eta Gorka Rico eta Javi Rivero (AMA). Gastronomia eta lehen sektoreko aditu eta profesionalak era izango dira, Xabi Agote (Albaola), Jon Zapiain (Zapiain), eta Mikel Zeberio (Basque Culinary Center), besteak beste, eta kultur alorretik, Eñaut Elorrieta bezalako artistak.

 

Jardunaldiaren lehen zatia 10:00etan hasiko da, toki sinboliko batean: Getariako Balenciaga Museoan. Erreferentziazko chefen, sektoreko eragileen eta itsasoaren munduko adituen artean ideiak, zaporeak eta esperientziak partekatzeko diseinatutako dinamikak egingo dira. Eta, ekitaldiari amaiera bikaina emateko, bertaratuek aukera izango dute azoka gastronomikoaz gozatzeko Elkano Arrantzaleen Kofradian eta portu inguruan; izan ere, hainbat proposamen gastronomiko eskainiko dituzte bertan, herriko parrilladun jatetxe guztiek (Kaia, Elkano, Astillero, Balearri, Myflower, Iribar eta Txoko), tokiko ekoizle eta kontserbarekin batera, itsasoa inspirazio eta ardatz nagusi dutela. Halaber, amaiera jaialdi honetan, txakolinak ere protagonismo berezia izango du, lurraldean duen sustraitzearen eta kostaldeko zaporeekin duen uztarketaren balioa nabarmenduz.


 

Euskal Gastronomiaren Topaketa 

 

Mantalak antolatzen du Euskal Gastronomiaren Topaketa eta Basque Culinary Centerren eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren (HAZIren bidez) ekimen bat da. Erakunde hauen laguntza du: Mahaia Kolektiboa, Bisubi Fundazioa, Jakitea, Euskal Gozogileak, Euskal Gastronomia Akademia, Gastronomia Kofradien Federazioa (Fecoga) eta Euro-Toques. Insalus eta La Salve dira babesleak.

 

Lehen edizioa 2022an Basque Culinary Centerren (Gipuzkoa) egin zenetik, topaketa honek sendo eutsi dio euskal gastronomiaren inguruan gogoeta egiteko eta loturak sortzeko foro gisa duen paperari. Bigarren edizioak (2023an egin zen, Urdaibain —Bizkaia—) eta 2024ko hitzorduak Arkaute (Araba) sendotu zuten ibilbidea. Urte horietan, erreferentziazko figurek (besteak beste, Pedro Subijana, Elena Arzak, Aitor Arregi, Edorta Lamo, Julen Baz, Nagore Irazuegi, Itziar Insausti, Gorka Txapartegi, Amaia Arguiñano, Lara Martin eta Roberto Ruiz) beren ikuspegien berri eman izan dute 300 profesionalen baino gehiagoren aurrean, sektorearen dibertsitatearen balioa azpimarratu dute eta haren zintzotasuna eta lurraldearekin, berrikuntzarekin eta konpromiso sozialarekin duen lotura aldarrikatu dituzte. Ibilbide horrek erakusten duenez, berebiziko garrantzia du gastronomiaren, kulturaren eta lurraldearen artean zubiak eraikitzeak, komunitate gero eta kontziente eta konprometituagoa bultzatuko baita modu horretan.

 

Desarrollado por: GureMedia