Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Hainbat chef nazional eta nazioartekok gastronomiaren diziplinarteko profila azalduko dute Culinary Interactionen

12 Abendua 2016

  • Ekimenak hainbat hizlari nazional eta nazioarteko bilduko ditu gaur, sukaldaritza beste errealitate batzuetara ateratzen denean zer gertatzen den azaltzeko, adibidez: presoei sukaldaritzako prestakuntza ematen zaienean, lan baten bidez gizarteratzea ahalbidetzeko, errefuxiatuei eta adingabeei jatetxeetan prestakuntza eta lana emateko programak egiten direnean edo ikastetxeetan jantoki ekologikoak egiten direnean, beste proiektu batzuen artean
  • Culinary Interaction duela urte bat eratu zen, sukaldaritzaren eta askotariko ezagutza-esparruen artean elkartruke aberasgarriak bultzatzeko
  • Basque Culinary Centerrek sortu zuen ekimena, Errioxa JDKren laguntzaz. Komunikazio- eta elkarlan-sare bat da, sukaldaritza beste errealitate batzuetara ateratzen denean zer gertatzen den agerian uzteko sortua

Erresuma Batuko espetxeetako jatetxeetan presoei prestakuntza ematea, etorkizuneko lan-irtenbide gisa, gazte errefuxiatu eta etorkinei jatetxeetako sukaldeetan lana ematea, ikastetxeetarako jantoki ekologikoak diseinatzea edo biharko sukaldaritza nolakoa izango den proiektatzea dira gaur Basque Culinary Centerren aurkeztuko diren errealitateetako batzuk. I. Culinary Interaction Jardunaldian, Errioxa JDKren laguntzaz, goiz osoan konferentziak eta lehen mailako hizlariak bilduko dira, gastronomiak beste diziplina eta dinamika batzuekin uztartzen denean zer irismen duen ulertzeko. Azken finean, jardunaldiaren bidez galdera honi erantzun nahi zaio: zer gertatzen da gastronomiak beste diziplina batzuei eskua ematen dienean?
Culinary Interaction Basque Culinary Centerrek sortu zuen, Errioxa JDKren laguntzaz, gastronomiak diziplinarteko topaketei bide emateko duen ahalmena azpimarratzeko. Proiektua komunikazio- eta elkarlan-sare bat da; sukaldaritza beste errealitate batzuetara ateratzen denean, ezagutzaren beste arlo batzuekin proiektu aberasgarrietan bat egiten duenean, zer gertatzen den agerian uzteko sortutako sarea, hain zuzen.

Gaur egungo chefaren diziplinarteko profila sustatzeko plataforma bat da. http://culinaryinteraction.com/es/ webgunearen bitartez, sukaldaritza, fenomeno global baten parte gisa, zientziarekin, kulturarekin, nekazaritzarekin, medikuntzarekin eta gizarte-garapenarekin hainbat ikuspegitatik lotzen dituzten istorioak, lekukotzak eta kasu arrakastatsuak dokumentatzen hasi gara. Gaurko jardunaldiak adibide horietako batzuk bilduko ditu.

Hizlariak

Top 10 Interactionekin hasi da jardunaldia. Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak, azaldutako zerrenda bat da, eta chefek bultzatuta, gastronomia beste errealitate batzuekin nahasten duten hamar proiektu eredugarri biltzen ditu: Brainy Tongue (Andoni Luis Aduriz, Espainia); Massimo Botturaaren Reffetorio Ambrosiano; The Clink (Alberto Crisci, Erresuma Batua); Cacao de Origen (Maria Fernanda Digiacobbe, Venezuela), Goldring Center for Culinary Medicine (Leah Sarris, Ameriketako Estatu Batuak); Gastón Acuriok sortutako La Escuela Pachacutec (Peru); Stone Barns (Dan Barber, Ameriketako Estatu Batuak), MAD (René Redzepi, Danimarka), Mixons Moins, Mangez Mieux (Michel Brasek bultzatua, Frantzia); eta Celler de Can Rocako Masia (Espainia).

Haren ondoren, Dani Lasak hitz egin du, Mugaritzeko I+Gko eta sormeneko zuzendariak. Mugaritz jatetxeak sukaldaritza, ikerketa eta esperimentazioa uztartzen dituen kontzeptu aitzindari bat finkatu du eta gastronomiaren esparrutik haratago ere aintzatetsia izan da, bere ahalmen berritzaile eta sortzaileagatik. Mugaritz paradigmak hausten eta ezagutzaren askotariko arloetan aurrera egiteko diziplinarteko lanak bultzatzen tematzen da.

Bestetik, Alberto Criscik, Clink Charity proiektukoak, «The Clink: espetxeen barruko jatetxeak» izenburupean, espetxeetan sukaldaritzako prestakuntza emateko proiektu bat azaldu du. Proiektu horrek presoei bigarren aukera bat ematen die, etorkizunean Erresuma Batuko jatetxeetan lan egin ahal izan dezaten. Espetxe baten barrura bazkaltzera joatea? Presoek zerbitzatuak izatea? Han kalitatezko zerbitzua izatea? Ideia horiek buruan zituela, Alberto Criscik dagoeneko Erresuma Batuko lau herritara zabaldu den eredu bat sortu zuen. Han, The Clinkek giza kapitala sukaldari eta zerbitzari berriak entrenatzeko baliatzen du. Dena, askatasuna lortzen dutenerako benetako aukera bat emateko asmoz.

Bestetik, Nani Morék hitz egin du, El plato o la vida dokumentaleko zuzendariak, Kataluniako Jantoki Ekologikoak elkartea sortu zuen, ikastetxeetako jangelak tokiko elikadura-sistemak dinamizatzeko nukleo bilakatzeko asmoz. Bere hitzaldian, haurren elikadura-ohituren inguruko kontzientziazioa sortzeko eta eragin positiboa izateko bere ahalegina nabarmendu du. Zer alde dago «sabelak betetzearen eta pertsonak elikatzearen artean»? Moréren ustez, bere ekintzak inoiz ez dira nahikoak izango, berak defendatzen dituen ideiak ez badira behar bezala komunikatzen. Horregatik, dokumentalen bidez dibulgazio-lana egiten du, kontzientziatzeko eta kontsumo-aldaketak bultzatzeko helburuarekin.

Manuel Carreiras, Donostian kokatutako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) nazioarteko zentroko zuzendari zientifikoa. Zentro horrek diziplinarteko ikerketan jarduten du, ezagutza, garuna eta lengoaia aztertzen, eta gastronomiaren mundura hurbiltzen joan da, ezagutza berria sortzeko.

Bestetik, Lourdes Reyzabal, Raíces Fundazioaren sustatzailea izateaz gain, Cocina Conciencia proiektuaren arduraduna. Proiektu hori Espainian asiloa eta errefuxiatu-estatusa eskatzen duten gazteei eta bertan bizi diren adingabeei Espainiako goi-mailako sukaldaritzako jatetxeetan prestakuntza eta lana emateko programa bat da.

Jardunaldiari amaiera emateko, Melina Shannon Dipietrok hitz egin du, MADeko zuzendariak. MAD René Redzepi chefak sortutako proiektu bat da eta bere helburua elikaduraren inguruko ezagutza hedatzea da, «otordu bakoitza otordu hobea» izatea lortzeko asmoz. 2011n sortuta, diziplinarteko ikuspegiak eta aliantzak sustatu ditu.

http://culinaryinteraction.com/es/eventos/i-jornada-culinary-interaction/

Desarrollado por: GureMedia