10 Urtarrila 2018
Jumilla ardoen Jatorri Deitura Babestuko Kontseilu Arautzaileak lehenbizikoz eman du Basque Culinary Center-eko Sommelier eta Enomarketing Masterra egiteko prestakuntza-beka, eta Albaceteko Antonia García Bernal nekazaritza-ingeniariak eskuratu du.
Ikaslea da Jumillako Nekazaritzako Prestakuntza eta Esperientzien Zentro Integratuan, Mahastizaintza eta Ardogintzako goi mailako heziketa zikloan. Hautaketako Batzorde Teknikoa honako hauek osatu dute: Pilar García-Granero (Basque Culinary Center-eko Masterraren koordinatzailea), Carolina Martínez (Jumilla JDBko Kontseilu Arautzailearen idazkari nagusia), Pedro Martínez (2003ko Urrezko Sudurra sariaren irabazlea), Fernando Riquelme (Reino de la Monastrell ardo-kofradiaren presidentea), Alfonso Hernández (Murtziako Metalaren Sektoreko Enpresaburuen Eskualdeko Federazioaren presidentea eta sektoreko enpresaburua) eta Pedro Lencina (Kontseilu Arautzailearen presidentea).
Bekak 12.000 euroko balioa du, eta datorren astelehenean, urtarrilak 15, hasiko den masterreko matrikula ez ezik, sei hilabeterako ostatua eta mantenua ere hartzen ditu barne (masterrak iraun bitartean).