05 Urria 2023
Munduko Turismo Erakundeak (UNWTO - MTE) Turismo Arduratsuaren enbaxadore izendatu ditu Pedro Subijana eta Martin Berasategi chef euskaldunak eta Sierra Leonako eta BCWP 2022ko irabazlea den Fatmata Binta chefa, Munduko 8. Turismo Gastronomikoaren Foroaren testuinguruan. Gastronomia Turismoari buruzko UNWTOren 8. Foroan eman da albistearen berri, Donostian, eta hiruekhiruekgastronomian egiten duten lana aitortzen du, tokiko produktuari balioa ematen eta komunitatearen garapena sustatzen.
Izendapen horrekin, MTEk azpimarratzen du garrantzitsua dela elikadura sistema jasangarriak, kulturarenbabesa eta trebakuntza, gastronomiaren eta turismoaren baterako eraldatzeahalmenaren adibide gisa, mundu osoko komunitateak garatzeko eta aurrera egiteko.
Hona hemen Zurab Pololikashvili Munduko Turismo Erakundeko idazkari nagusiaren hitzak: “Gastronomiak eta turismoak ahalmen handia dute komunitateak ahalduntzeko, elikadura-sistema jasangarriak bultzatzeko eta bizitzak eraldatzeko. Hala gertatzen da mundu mailan, baina are gehiago Afrikan. Hala, gastronomia-turismoa lehentasun gisa sartu dugu Afrikarako gure Agendan. Fatmata Binta chefak tradizioa eta berrikuntza irudikatzen ditu bere kulturaren eta sukaldaritzaren sustatzaile gisa, eta Ghanako landa-eremuko emakumeentzako aukerak eta jaki jasangarriak bultzatzen ditu”.
Fatmata Binta
Freetownen (Sierra Leona) jaio eta hazi zen Binta. Sierra Leonan jaiotako lehen belaunaldiko fulaniak dira haren gurasoak, ginear jatorrikoak. Binta chef moderno eta nomada da, fulani kultura, ohiturak eta sukaldaritza barruan daramatzana. Afrikako mendebaldeko eta hegoaldeko talde nomada handiena dira fulaniak. Binta chefa, halaber, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearekin (FAO) lankidetzan aritu da kontsumo arduratsu eta jasangarria bultzatzeko, hala, elikagaien segurtasuna areagotzeko Afrikan.
Bere lanaren aintzatespen gisa, 2022ko Basque Nobel Culinary World Prize saria jaso zuen Binta chefak. Halaber, Best Chef Rising Star Award saria irabazi zuen 2021ean, eta Fulani Kitchen Fundazioa sortu zuen 2020an.
Martin Berasategi
Espainian Michelin izar gehien dituen sukaldari gipuzkoarrak, 12 izar zazpi jatetxeetan banatuak, euskal gastronomia munduan zehar zabaltzen jarraitzen du, eskualdeko plater enblematikoen irudikapenarekin. 15 urte zituenetik, familia-jatetxean duen bokazioa ikasten, familia-enpresa bat mundu osoan ospatzera eramatea lortu du, beti "garrotearekin". Sukaldea zaporetsua dela dio, baina kliari osasuna ematen diona
Pedro Subijana
Pedro Subijana sukaldari donostiarra Euskal Sukaldaritza Berriaren sortzaileetako bat da. Madrilgo Ostalaritza Eskolan ikasketak egin ondoren, 1975ean Akelarre jatetxearen buru jarri zen, 2007az geroztik 3 Michelin izar dituena. Gastronomiarekin zerikusia duen orotan, Subijanak hainbat liburu argitaratu ditu eta euskal telebistarako sukaldaritza-programa bat aurkeztu du ere.
Bai Subijana, bai Berasategi sukaldariak, Basque Culinary Centerreko Patronatuko kideak dira, sukaldaritzako bikaintasunarekin eta hezkuntzarekin duten konpromisoa azpimarratuz.
Munduko 8. Turismo Gastronomikoaren Foroa
2023ko urriaren 5etik 7ra Donostian egingo den MTE-ren Turismo Gastronomikoaren Munduko 8. Foroak bereziki aztertuko du turismoak zer egin dezakeen landa-garapena sustatzeko, erresilientzia ekonomikoa sortzeko eta kultura-ondarea zaintzeko, eta orobat aztertuko ditu produktuen, gastronomiaren eta turismoaren arteko loturak.
Aurtengo Foroa Turismoaren Mundu Erakundeak (OMT) eta Basque Culinary Centerrek (BCC) antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren laguntzarekin.