10 Azaroa 2023
Økoskabet, Dinamarkako foodtech-startupa, zeinak bertako nekazari eta ekoizleak azken bezeroarekin konektatzen dituen produktu freskoak eskaintzeko modu jasangarri batean Kopenhagen banatutako “txabolen” bitartez, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren hirugarren edizioko bigarren geldialdia, Kopenhagen ospatu dena Danish Startup Group eta Dansk Erhverv kideekin antolatua.
Ander López Delgado Basque Culinary Centerreko Ekintzailetza Arduradunak, eta Tomas Mathiesen, Danish Startup Group-eko sortzaile eta CEO-ak eman diote hasiera ekitaldiari.
Ander Lopez Delgado, Basque Culinary Centerreko Ekintzailetza arduradunak, esan du “Copenhageko On The Road geldialdia egiten dugun hirugarren urtea da, eta ekitaldia urte batetik bestera hazten doa. Herrialdeko startup-en ekosisteman bilakaera bat ikusi dugu, proiektuek orain irtenbideak integratzen dituzte balio-katean, alderdi digitalean, nekazaritzan, hartziduraren arloan edo osagai berrien sorreran. Plazerra da Kopenhagera itzultzea.”
Lehiaketan zehar, bi mahai-inguru antolatu dira Danimarkako gastronomiarekin eta ekintzailetza-ekosistemarekin erlazionatuta eta sektoreko profesionalekin. Hurrengo tituluekin “Danish Food Startup ecosystem”, Morten Juul Andersen, Dansk Gastronomisk Union-eko CEO; Mathis B. Lorenz, Rockstart-eko inbertsorea; Martina Lokajova, Tempty Foods-eko CEO eta Amalie Konggard, Frej-eko Project Manager-a.
Azkenik, “Firechat debat” mahai inguruan Eneko Axpe, zientzialaria eta NASA-ko kolaboratzailea; Nabila Rodríguez, DTU Biosustain-en ikerlaria eta Tiffany Mak DTU Biosustain-en doktoratu ondoko ikertzailea ibili dira foodtech eta agritech sektoreen inguruan hizketan.
Kopenhageko ekitaldiak enpresa laguntzaile hauen laguntza izan du: Dansk Gastronomisk Union, Eva Solo, Wilfa eta 4V Films.
Hurrengo lehiaketak abenduaren 6an Nueva Yorken, 2024ko urtarilean Tel Aviven, 2024ko otsailan Londresen eta Buenos Aires-en izango dira. Tokiko ekitaldi bakoitzeko startup irabazleen saria hau izango da: Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startup-inkubagailuan hilabeteko egonaldi bat, Basque Culinary Centerrek kudeatutako berrikuntzako living lab ireki bat eta BCC Innovation Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoan 20 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko aukera. Horrez gainera, startupek aukera izango dute denbora-tarte horretan GOe Community plataforma digitalean plan aurreratu bat egiteko, non Basque Culinary Centerreko aditu eta mentoreen sarearekin bat egiteko eta hartan sartzeko modua izango baitute, eta hainbat motatako laguntza jasoko baitute zenbait gairen inguruan (zentroko inbertitzaileen sarerako sarbidea, networka, tokiko ekosisteman sartzeko laguntza, etab.).
Azkenik, tokiko sei startup finalistek final handian lehiatuko dira —2024aren martxoan egingo da, Donostian—. Herrialde bakoitzeko startup irabazleak arituko dira lehian, eta hirugarren Culinary Action! On The Road lehiaketako startup irabazlea hautatuko da. Startup horrek LABe-Digital Gastronomy Lab-en urtebeteko egonaldi bat eta BCC Innovation zentro teknologikoan 25 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko txartela irabaziko ditu.
Tokioko geldialdiko startup partehartzaileak
MATR Foods, onddoekin, barazkiekin eta frutekin egindako platerak eta elikagai-osagaiak eskaintzen dituen nekazaritza-teknologiako startup-a.
John Taylor sukaldariaren Harald Nyborg Smokehousek erabat modu berritzailean egindako izokina eskaintzen du.
Enjaii, osagai organiko freskoz egindako artisau-edarien startupa.
Azkenik, Sous, Herbehereetako eta Belgikako plataforma digitala. Chefa eta azken bezeroa konektatzen ditu, eta chefaren eta elikadura-berrikuntzen janari-kitak eskaintzen ditu etxera.