Skip to main content

Skip to navigation menu

Language selection

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Skip to navigation menu

Seven films in the “Culinary Zinema: Film and gastronomy” section of Zinemaldia

31 August 2016

The seven films in the Culinary Zinema section will take us to the origins, traditions and future of food.

Six documentaries and a fiction feature will compete for the Tokyo Gohan Award in the San Sebastian Festival section combining cinema and gastronomy 
Tickets for the screening-dinner combo will be available for purchase from Monday, September 5th.

Culinary Zinemak, zinema eta gastronomia uztartzen dituen sailak, seigarren urtea beteko du aurten. Berlineko zinema-jaialdiarekin lankidetzan sortua eta Basque Culinary Centerrekin batera antolatua, sailak zazpi film proposatzen ditu aurtengo lehiaketarako: guztiak dira dokumentalak, bat izan ezik. Turkiako, Argentinako eta Kalifornia Behereko sukaldaritza; Japoniako merkatuak, Taiwango errezeta-liburu familiarra, eta intsektuak eta janari-soberakinak sukaldaritzaren oinarri gisa: horra hor zer osagai izango dituen 64. Donostia Zinemaldiko menuak.

Saila Theater of Life filmak inauguratuko du, Refettorio Ambrosiano jantoki sozialaren esperientziaren berri ematen duen lanak. Iaz ere Culinary Zinemako dokumental batean, Chef's Table "Massimo Bottura"filmean, protagonista izandako Massimo Botturak sustatu zuen jantoki hori, 2015eko Milango Erakusketa Unibertsalean. Munduko 40 sukaldari ospetsuenetako batzuk bildu zituen han, eta Erakusketako pabiloitan alferrik galdutako elikagaiak soilik baliatuz prestatu zituzten jakiak. Peter Svatek kanadar zuzendariak egin du filma. Bere lanetan, askotariko gaietan sakondu du: adibidez, borroka-arte mistoak edo Argentinan lapurtutako haurrak.

Mariano Cohn eta Gastón Duprat zuzendari parearen azken lana, El ciudadano ilustre, Urrezko Lehoia lortzeko lehiatuko da Venezian. Todo sobre el asado filmean, hain zuzen ere, izenburuan hitzemandakoa aztertuko dute: argentinar identitatearen funtsezko alderdi bat irudikatzen duen jaki eta erritual batera eramango gaituzte. Bidaia hori kontatzeko, begirada batetik zorrotza eta bestetik lotsagabea aukeratu dute Cohnek eta Dupratek.

Bugs filmean elikaduraren etorkizuna ageri zaigu, gutxienez René Redzepiren Nordic Food Lab-en ikusmoldean. Danimarkako ekoizpen hori Tribeca eta Edinburgoko zinema-jaialdietarako hautatu dute. Andreas Johnsenek laborategi esperimental horretako bi sukaldariri jarraituko die, mundu osoan kontsumitzen diren intsektuak ikertzen ari direla.

Baja Taste lana ere geroarekin lotuko da, gero hurbilagoarekin, ordea. Roberto Nájera mexikar zuzendariak zuzendu du dokumentala. Kalifornia Beherean garatzen ari den mexikar sukaldaritza berria dago filmaren ardatz-gunean, eta lau sukaldariren lanaren bitartez aztertuko da fenomeno gastronomiko hori.

Mitsuhito Shiradaren hirugarren filmak, Mama, gohan mada? / What’s for Dinner, Mom?, Tae Hitoto idazle eta aktorearen nobelan du oinarria: emakume bat Japoniatik Taiwanera emigratu zuen bere amaren bizitza berregiten hasiko da, familiaren garai bateko etxean eskutitz- eta errezeta-kutxa bat aurkitu ondoren.

Luis González, iaz Culinary Zinemarako hautatutako Cooking Up a Tribute filmaren zuzendarietako batek, Roca anaiek turkiar gastronomian zehar egindako ikasketa-prozesuari jarraituko dio The Turkish Wayfilmean. Sukaldaritza mota hori munduko ezezagunetakoa, sendoenetakoa eta zaharrenetakoa da.

Klausura filmak munduko arrain- eta itsaski-merkatu handienera eramango ditu ikusleak. Naotaro Endo-k,Guzen no tsutsuki film independente sarituaren egileak, Tsukiji Wonderland dokumentala zuzendu du, duela 80 urtetik Tokio erdigunean kokatutako Tsukiji merkatuari buruz. Azoka horretako arraina eta itsaskiak washokuaren, Japoniako sukaldaritza tradizionalaren, lehengaiak dira.

Emanaldien esperientzia, aurreko urteetan bezala, filmaren edukiari lotutako afari batekin osatuko da. Refettorio Ambrosiano jantokian parte hartu zuen Basque Culinary Centerreko irakasle eta sukaldari taldea izango da inaugurazio afariaz arduratuko dena. Illarra erretegiko Joxean Eizmendi Todo sobre el asado filmeko lantaldearekin arituko da, eta Mehmet Gürs turkiar sukaldaria bere herrialdeko produktu tradizionaletatik abiatuko da oturuntza prestatzeko. Cheung Yat Singek, Tim Ho Wan jatetxe-katearen arduradunak (Michelin izar bat du Hong Kongeko lokalean),  Mama, Gohan Mada? / What's for Dinner, Mom? filmeko familia-errezeta taiwandarrekin bat datorren menu bat prestatuko du, ni neu jatetxeko sukaldari Mikel Gallorekin batera. Tijuanan bizi den Javier Plascencia sukaldaria Baja Tasteri lotutako menuaz arduratuko da; Roberto Flore sardiniar sukaldariak, Nordic Food Lab laborategiko buruak, Bugsfilmean oinarritutako afari bat sortuko du, eta, azkenik, klausura Ricardo Sanz sukaldariaren esku geratuko da. Hark kabuki sukaldea delakoa garatu du, errezeta-liburu japoniar-mediterraneo bat. Illarra eta ni neu jatetxeetan egingo diren bi afariak izan ezik, gainerakoak Basque Culinary Centerrek hartuko ditu berean.

Emanaldi eta afarietarako baterako sarrera-txartelak irailaren 5ean jarriko dira salgai, 70 euroko prezioan, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bitartez. Filmak ikusteko soilik diren txartelak, aldiz, irailaren 11tik aurrera jarriko dira salgai, 7,20 euroan.

Culinary Zinemaren babeslea Nespresso etxea da; horrez gain, zinema eta gastronomia fusionatzea helburu duen Pictures dept. co. ltd.-rekin lankidetzan arituko da saila. Pictures dept. co. ltd.-k aukeratutako epaimahai batek 10.000 euroz hornitutako Tokyo Gohan saria esleituko dio Culinary Zinema sailean programatutako filmetako bati, eta filmaren nazioarteko banatzaileari edo, halakorik ez badago, ekoizleari emango zaio.

Desarrollado por:: GureMedia