29 Urtarrila 2018
Hospitality Innovation Planet (HIP) eta Basque Culinary Center erakundeek bat egin dute gure herrialdeko ostalaritzaren eta jatetxeen sektoreetan berrikuntza sustatzeko.
Lankidetza HORECA HIP2018 ekitaldian burutuko da, otsailaren 19an, 20an eta 21ean, Madrileko IFEMAn, jardunaldietan, aktibitateetan eta hitzaldietan, eta aurrerapausoa izango da HIPek sektoreari eman nahi dion bultzadan. Basque Culinary Center alderdi gastronomikoaz arduratuko da.
Jarduera horien artean nabarmentzekoak dira Culinary Action! mintegiak. Sektoreko ekintzaileek emango dituzten hitzaldi horien helburua nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren sektoreetan ekintzailetza sortzea, garatzea eta bultzatzea, baita negozio berriak sustatzea ere.