Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

EDA Drinks & Wine Campusen Gasteizko egoitza Lakua auzoan eraikiko da

21 Abendua 2023

EDA Drinks & Wine Campusek garatzen jarraitzen du. Lakua auzoan kokatuko da Gasteizko egoitza, autobus-geltokiaren ondoan (Eusko Jaurlaritza parean) dagoen 8.610 m 2 -ko lursail batean. Udal-titulartasuneko lursail bat da, beste lurralde batzuekin eta hiriko beste auzo batzuekin ongi konektatua eta sarbide errazekoa. Alderdi horri dagokionez, EDAren ikuspegi lurralde-egituratzailea indartzen du. Laburbilduz, aukera-ugaritasuna eta kokapena dira lursailaren alderdi nabarmenenak.

 

Laster, nazioarteko arkitektura-lehiaketa baterako deia egingo da, Gasteizko eta Guardiako egoitzen proiektuaz arduratuko den arkitektura-estudioa hautatzeko.

 

Vitoria-Gasteizko EDA Drinks & Wine Campusaren egoitzak, 4.000 m2 inguruko eraikin batekin, edarien unibertsoaren ikuspegia garatuko du, sektorea nazioarteko proiekzio batetik indartuz, unibertsitate-prestakuntzaren, ikerketaren, berrikuntzaren eta ekintzailetza babestearen bitartez.Bikaintasunean oinarrituta talentua eraldatzearen ikuspegitik sektorea zabaltzeko beharra asetzera dator EDA Drinks & Wine Campus.

 

Hala, EDAren konpromisoa da berrikuntza, ekintzailetza eta jasangarritasuna bultzatzea ardoaren eta edarien balio-katean. Modu horretan, teknika efizienteagoak garatuko dira, eta sektorearen erronketara egokituko diren jardunbide jasangarriagoak aplikatuko dira.

 

Aurreikuspenen arabera, EDAk 2026ko irailean jasoko ditu lehenengo ikasleak, baina jarduera 2024an hasiko da (ikastaro espezializatuak, lantegiak eta prestakuntza espezifikoak).

 

 

EDA Drinks & Wine Campusek edarien sektorea eraldatzen lagunduko du. Hala, nazioarteko berrikuntzaren erreferente bihurtuko da; enpresei eta erakundeei negozioak, produktuak eta zerbitzuak kalitate-, jasangarritasun- eta osasun-printzipioen arabera eta ikuspegi lokal eta globalarekin diseinatzean osagai bereizgarri bat emango die; eta garapen ekonomiko eta soziala sortuko du.

 

EDA Drinks & Wine Campus

 

EDA Basque Culinary Centerrek garatu eta gidatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatua. Basque Culinary Centerrek nazioarteko erreferentziazko ekosistema aitzindari bat osatzen du, non prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza aldi berean dauden gastronomia garatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, gastronomia hori jaten dugunari eta jateko moduari buruzko ezagutza arrazoitutzat hartuta. 

 

Bere eginkizuna hainbat faktoretan oinarritzen da, besteak beste: pasioa, berrikuntza, bikaintasunera bideratzea eta konpromiso soziala. Basque Culinary Center 2011tik dago Donostian eta erakunde aitzindaria da, Gastronomia Zientzien Fakultateak eta BCC Innovation Gastronomiako Zentro Teknologikoak osatzen dutena.

 

 “Edariak” unibertsoa aukeraz beteriko mundua da, eta, beraz, oso presente egon da BCCren prestakuntzan, bai unibertsitate-graduan, maila guztietako irakasgaien bidez, bai sommeliergintzako, enomarketingeko edo koktelgintzako ezagutzak ikasleei transferitzen dizkieten era askotako jarduera eta ekimenetan, besteak beste master eta ikastaroetan. 2013az geroztik, Basque Culinary Centerrek Sommelierrean eta Enomarketingean Masterra du, eta koktelgintzan, bartenderrean edo ardoaren turismoan espezializatzeko hainbat ikastaro ditu. Horien gutzien diseinuaren xedea da, batetik, edarien sektoreko 360º-etan trebatzea eta, bestetik, enologia eta dastaketaren, sommeliergintzaren, uztarketen, koktelgintzaren, garagardogintzaren eta konbutxen arloko hizkuntza teknikoa eta ardoaren eta beste edari batzuen marketinarekin, sustapenarekin, banaketarekin eta esportazioarekin lotutako guztia ikasteko. Gainera, BCC Innovationek hainbat proiektu eta ekimen garatzen ditu sektorearekin lotutako analisi sentsorialaren eremutik.

Desarrollado por: GureMedia