Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Mundu osoko 60 sukaldari eta profesional baino gehiagoren eskutik eskainiko ditu Basque Culinary Centerrek ikasturte honetako profesionalentzako 50 ik

10 Urria 2014

Ø  Basque Culinary Centerrek ikasturte honetarako prestatu duen programak sukaldaritzaren arlo guztiak hartuko ditu; horretarako, 12 master class, 4 ikastaro trinko, 3 espezializazioko ikastaro, 16 sukaldaritza-tailer, pastelgintzako eta gozogintzako 5 tailer, 7 kudeaketa-ikastaro, areto eta zerbitzuaren arloko 3 mintegi eta biltzarra eta lau master eskainiko ditu

Ø  Nazioarteko ospea duten sukaldariek euren sukalde-sekretuak erakutsiko dituzte eurek zuzendutako master classetan; beste batzuen artean, honako hauek arituko dira irakasle-lanetan: Esben Bang norvegiarra, Alain Passard frantziarra, Gastón Acurio perutarra eta Yukio Hattori asiarra

Ø  Horiekin batera, Basque Culinary Centerrek bertako sukaldari handien lankidetza izango du. Ikastaroak eskainiko dituzte, besteak beste, Pedro Subijanak, Elena Arzakek, Andoni Luis Adurizek edota Roca anaiek (Joanek eta Jordik).  

Basque Culinary Centerrek prest du ikasturte honetarako profesionalentzako prestakuntza-eskaintza. Sukaldaritzaren arlo guztiak hartuko dituen eskaintza da, eta nazioarteko itzal handiko hirurogei sukaldari izango dira irakasleak, horien artean Gastón Acurio perutarra, Esben Bang norvegiarra eta Alain Passard frantziarra.

Guztira 50 ikastaro eskainiko dira, sukaldaritzaren arlo guztiei buruzkoak: 12 master class, 4 ikastaro trinko, 3 espezializazioko ikastaro, 16 sukaldaritza-tailer, pastelgintzako eta gozogintzako 5 tailer, 7 kudeaketa-ikastaro, areto eta zerbitzuaren arloko 3 mintegi eta biltzarra, eta lau master.  Ikastaroen sorta betea, sektoreko profesionalei espezializatzeko eta euren prestakuntza osatzeko aukera emango dietenak, merkatua etengabe bilakatzen ari baita.

Desarrollado por: GureMedia