Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Joan Rocak Ferrán Adriá ordezkatuko du Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Batzordeko lehendakari berri gisa

17 Abendua 2015

Rocak Ferrán Adriá ordezkatuko du bere karguan. Batzordeko lehendakaria izan da hura sortu zenetik (Donostian, 2010ean). Orain, Nazioarteko Batzordeko kide gisa jarraituko du
Nazioarteko Batzordea munduko chefik prestigiotsuenetako hamaikak osatzen dute

Batzordeak proiektu berriak sustatzea eta Basque Culinary Centerreko Patronatuari eginkizun estrategikoetan laguntzea du helburu, hari nazioarteko proiekzioa eskainiz

Basque Culinary Centerrek Joan Roca izendatu du Nazioarteko Batzordeko lehendakari berri. Chefa Nazioarteko Batzordeko kide da 2013. urtetik, eta orain Ferrán Adriá ordezkatuko du haren karguan. Hura batzordearen buru izan da 2010. urtean sortu zenetik, eta nazioarteko organo horren kide izaten jarraituko du. Izendapen horrek Adriák berak proposatutako berrikuntza bati erantzuten dio, batzordearen lidergoa berritu eta gastronomiari buruzko beste ikuspegi batzuk izateko helburuarekin.

Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Batzordeak proiektu berriak sustatzea eta Basque Culinary Centerreko Patronatuari eginkizun estrategikoetan laguntzea du helburu, hari nazioarteko proiekzioa eskainiz. Munduan eragin handiena duten sukaldarietako hamaikak osatzen dute. Honako hauek dira chef horiek: orain arte lehendakaria izan den Ferrán Adriá, Joan Roca lehendakari berria (El Celler de Can Roca, Espainia), René Redzepi (Noma, Danimarka), Heston Blumenthal (Fat Duck, Erresuma Batua), Massimo Bottura (Osteria Francescana, Italia), Michel Bras (Bras, Frantzia), Gastón Acurio (Astrid & Gastón jatetxea, Peru), Yukio Hattori (Hattori Sukaldaritza eta Nutrizio Eskola, Japonia), Dan Barber (Blue Hill, Estatu Batuak), Enrique Olvera (Pujol eta Cosme, Mexiko) eta Alex Atala brasildarra (D.O.M. jatetxea).

Basque Culinary Center MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Gastronomia Zientzien Fakultateak –Espainiako lehenengoa– eta elikaduraren eta gastronomiaren esparruko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroak osatzen dute.

Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Batzordeak gastronomiarekin lotutako zenbait gairi buruz hausnartu eta eztabaidatzen du urtero, eta hausnarketa estrategikorako talde gisa finkatu da. Gainera, haren jarduera Basque Culinary Centerren misioarekin bat dator.

Joan Roca

Joan Roca Gironan jaio zen 1964an. Chefa El Celler de Can Roca jatetxearen jabea da, bere anai Josep eta Jordirekin batera. Sukaldari erreferenteetako bat da mundu osoko sukaldaritza-panoraman. Bere jatetxea munduko jatetxerik onena izan da 2013an eta 2015ean, 50 best zerrendan. Joanek bere bi anaiekin batera garatu duen proiektua ez da hiru Michelín izardun jatetxe bat bakarrik. Joeren sortzaile horrek aparteko sentsibilitatea du bizi den lurraldearekiko eta kulturarekiko, eta bereganatu dituen arrakasta handietan eta aitorpenetan oinarrituz, ikertzen, bideak finkatzen, eta beste eremu artistiko eta aintzatespen-eremu batzuetan lan egiten jarraitzen du. Etorkizuneko sukaldariaren benetako adibidea da, lanbidearekiko, ingurunearekiko eta bikaintasunarekiko konpromisoa izateaz gain, egundoko sentikortasuna baitu produktuarekin eta bere bezeroekin.

Desarrollado por: GureMedia