Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

HAZIk eta BBCk Basque Country-Culinary Action Saria sortu eta Oscar Farinetti italiar ekintzailea sarituko dute

02 Otsaila 2015

  • Saria otsailaren 5ean, ostegunean, 11:30ean emango da, Culinary Action Ekintzaileen Nazioarteko Foroaren esparruan
  • Basque Culinary Centerrek eta HAZI korporazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadiko produktuak sustatzeko eta nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren alorreko ekintzailetza eta negozio berriak bultzatzeko
  • Hitzarmen horren esparruan ekintzaileentzako Basque Country-Culinary Action Saria sortu dute, ekintzaile-ibilbideagatik erreferenteak diren eta nazioarteko lorpenak dituzten ekintzaile ospetsuak saritzeko
  • Basque Culinary Centerrek elikaduraren eta gastronomiaren alorrean negozio berrien ekintzailetza sustatzeko konpromisoa indartuko du ekimen horren bidez
  • Culinary Action! ekimenaren beste laguntzaile batzuk Donostiako Sustapena, GuztiONA nekazaritzako elikagaien klusterra eta HEINEKEN taldea  dira

Culinary Action Ekintzaileen Nazioarteko II. Foroa datorren otsailaren 5ean eta 6an gauzatuko du Basque Culinary Centerrek. Ekimen horren helburua gastronomiari eta elikadurari lotutako ekintzailetza eta negozio berriak sustatzea da.   Ekintzaile-gaitasunak hobetzeko zortzi lantegi eta nazioarteko dozena bat ekintzaile arrakastatsu izango dira topaketan.  Horietako batek, Oscar Farinettik, Basque Country-Culinary Action saria jasoko du, Basque Culinary Centerrek eta HAZIk antolatutako sariaren lehen edizioan. Izan ere, HAZI ekimenaren laguntzaileetako bat da, ekintzailearekin duen konpromisoa dela eta.

Saria datorren otsailaren 5ean, ostegunean, 11:30ean emango diote Farinettiri Basque Culinary Centerreko zuzendariak, Joxe Mari Aizegak, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, HAZIko lehendakaria den aldetik. Farinetti italiar ekintzailea da: Eataly sortu du, azken hamarkadan mundu zabalean arrakasta gehien izan duen kontzeptu gastronomikoetako bat. Eataly merkataritza-zentroez osatutako sare bat da, italiar gastronomia esportatzeko. Zazpi urtetan, 27 gune gastronomiko sortu ditu mundu zabalean.

Etxetresna elektrikoen sektorean enpresa-ibilbide arrakastatsua izan ondoren, 2007ko urtarrilean, Farinettik lehen denda ireki zuen, ia 3.000 metro koadrokoa, Turinen (Italia). Horretan, Europako merkatu irekiaren eta ikaskuntza-zentroaren kontzeptuak uztatu ditu. Haren helburua da Italiako kalitate handiko produktuak mundu guztiaren esku egotea, produktuok erosi, dastatu eta haiei buruz ikas daitekeen guneetan. 

Basque Culinary Centerren eta HAZI korporazioaren arteko lankidetza

HAZI korporazioak –Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendeko landa, itsasertz eta elikagaien garapenerako enpresa publikoak– eta Basque Culinary Centerrek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadiko produktuak sustatzeko eta nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren alorreko ekintzailetza eta proiektu nahiz negozio berriak bultzatzeko.  Helburu horrekin, bi erakundeek honako ekintza hauek bultzatuko dituzte:

Ekintzaileen Nazioarteko Foroa, lantegiak, hitzartutako gaiei buruzko mintegiak, negozio berrietarako inkubagailu berria, inkubatutako proiektuak abian jarri eta garatzeko laguntzak, ekintzaileentzako albiste-zerbitzua eta ekintzaileentzako Basque Country-Culinary Action saria, ekintzaile-ibilbideagatik erreferenteak diren eta nazioarteko lorpenak dituzten ekintzaile ospetsuak saritzeko. 

Desarrollado por: GureMedia