Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Donostiako Sustapenak eta Basque Culinary Centerrek ekintzailetza eta nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzeko hitzarmena sinatu dute

14 Azaroa 2014

Donostiako Sustapenaren baitan sortutako Nekazaritzako Elikagaien GuztiONA klusterraren eta BCCren arteko lankidetzaren bitartez, negozio aukera berriak eta nazioartekotzeko eta hiriko turismoa eta gastronomia promozionatzeko proiektuak sustatu nahi dira.

Bigarren ekintza-ildo nagusia nekazaritzako elikagaien sektorean ekintzailetza bultzatzea da, proiektu berritzaileak bereziki babestuz.

Nekazaritzako elikagaien sektoreak nekazaritzako 43 ustiategi dauzka Donostian, balio estrategiko garrantzitsua dutenak, bai kontsumitzaile potentzialen bolumenari dagokionez, bai hirian erreferente diren hirugarren sektoreko jarduerekiko sinergiak ezartzeko aukerari dagokionez (gastronomia, ostalaritza, merkataritza, turismoa). Horregatik, Donostiako Sustapenak eta Basque Culinary Centerrek, negozio-ildo berriak eta hirian ekintzailetza eta enplegua dinamizatuko dituzten proiektu bereziak sustatzea helburu duen hitzarmena sinatzea erabaki dute.

Hitzarmen hori Josu Ruizek (Donostiako Sustapeneko Lehendakariordea eta Donostiako Udaleko ekonomia garapeneko Zinegotzia) eta Jose Mari Aizegak (Basque Culinary Centerreko Zuzendaria) sinatu dute eta bi lan-ildo nagusi jasotzen ditu:

1.Nekazaritzako elikagaien sektorean ekintzailetza bultzatzea.

Donostiako Sustapenak eta Basque Culinary Centerrek ekintzailetzaren inguruan sentsibilizatzeko eta ekintzailetza babesteko programak garatuko dituzte (tailerrak, jardunaldiak, aholkularitza berezia eta finkatzeari begirako jarraipena…), enpresa berrien sorkuntza eta sektorearen garapena bultzatze aldera. Halaber, proiektuak erakartzea eta Donostia kokatzea ahalbidetuko duten nazioarteko programak eta jarduerak garatuko dira.

Proiektu berritzaileek eta oinarri teknologikoa dutenek babes berezia izango dute, antolatuko diren jardueren eta berariazko zerbitzuen bitartez.

Culinary Action! Izango da esparru horretako programarik nabarmenenetako bat. Incubator – esperientziadun aholkulariekin, inkubazioko 12 asteko nazioarteko programa – aditu-sare bati erakustea, hazi baliabideak eta kapitala eskuratzeko aukera, BCC komunitatean integratzea eta Culinary Action!, etab.

2. Sektorearen eta hiriaren promozioa

BCCren eta Donostiako Sustapenaren baitako bertako nekazaritzaren GuztiONA klusterraren arteko lankidetzaren bitartez – sektoreko 130 eragile baino gehiago hartzen ditu – sinergiak bilatzera eta hiriarentzako proiektu eta aukera ekonomikoak, turistikoak eta gastronomikoak sustatzera bideratutako jarduerak antolatuko dira.

Bertako ekoizleei finantzazioa bilatzeko bideak bilatzen eta nazioartekotze-prozesuetan lagunduko zaie, nazio zein nazioarte mailako enpresa-misioen bitartez eta askotariko jarduerak antolatuz.

Desarrollado por: GureMedia