Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Turismo Gastronomikoaren I. Mundu Foroaren harira bi alorretako hogeiren bat aditu bilduko dira Basque Culinary Centerren

20 Apirila 2015

  • Basque Culinary Centerrek eta Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) sustatu dute datozen apirilaren 27an eta 28an, astelehenez eta asteartez, Donostian egingo den gastronomiaren mundu foroa. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren (Basquetour), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du 
  • Foroa aitzindari da, mundu mailakoa izango baita estreinakoz, eta bertan, turismo gastronomikoaren alorreko munduko aditu nagusiek sektorearen egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz gogoeta egingo dute
  • Ekimenaren helburua sektorearen garapen profesionala, esperientzia-trukea eta munduan jardunbide egokiak bultzatzea da
  • Bertaratuko diren nazioarteko adituen artean daude, besteak beste, World Food Travel Association erakundeko zuzendari exekutiboa, Jorge Vallejo Quintonil jatetxe ospetsuko chefa (Mexiko DF), Mitsuharu Tsumura Limako Maido jatetxeko arduradun eta sukaldaritza perutarraren iraultzaren adierazgarri dena, eta Pedro Subijana chefa; TME erakundeak ere hartuko du parte ekitaldian, Taleb Rifai idazkari nagusiaren eskutik

Turismo gastronomikoaren alorrean sektore publikoaren kudeaketaren kalitatea hobetzea. Helburu horrekin, Basque Culinary Centerrek eta Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) Turismo Gastronomikoaren Lehen Foroa antolatu dute datozen astelehen eta astearterako, apirilaren 27 eta 28rako, Donostian. Mundu mailan antolatu den lehen foroarekin, gorabidean den sektorearen arretagune bilakatuko da hiria. Izan ere, gastronomia eta turismoa berez dira aliatuak eta batak bestea indartzen du. Bi alorren arteko loturak eta lankidetza estuagoa aurrera eramateko aukerak izango dituzte hizpide bi egunotan. Foroak Eusko Jaurlaritzaren (Basquetour), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du.

Bi sektoreetako hogeiren bat aditu bilduko dira Basque Culinary Centerren. Hainbat tailer antolatu dituzte Foroaren osagarri, partaideak mundu osoko sukaldaritzako eta turismoko profesionalekin batera aritu daitezen. Horietan, marka sortzea, estrategia eta turismo gastronomikoko helmugen arrakastarako faktore nagusiak aztertuko dituzte, beste gai batzuen artean. Foroa plataforma garrantzitsua izango da esperientziak trukatzeko, turismo gastronomikoa hobeto ezagutze aldera eta baita mundu osoan gorantza doan turismo-segmentua arrakastaz kudeatzeko moduen berri izateko ere.

Hizlariak

Forora bertaratuko diren nazioarteko adituen artean daude, besteak beste, Mitsuharu Tsumura, Peruko Maido jatetxeko chefa; Jorge Vallejo, Mexikoko Quintonil jatetxeko chefa; Diane Dodd, Gastronomia, Kultura, Arte eta Turismoko Nazioarteko Institutuko zuzendaria; Rafael Ansón, Real Academia de Gastronomía Española erakundeko lehendakaria; Sinma DaShow, Street Fooden aditua eta Not For Sale lanaren egilea; Andrés Rodríguez, Spainmediaren sortzaile eta jabea; Erika Kritikides, Intrepid Traveleko produktu- eta marka-kudeatzailea; Enrique Ruiz de Lera, Londreseko Espainiako Turismo Bulegoko zuzendaria; World Food Travel Association erakundeko zuzendari exekutiboa den Erik Wolf eta Pedro Subijana chefa. Halaber, TME erakundeak ere hartuko du parte ekitaldian, Taleb Rifai idazkari nagusiaren eskutik.

Hilaren 27an, astelehenez, egingo da Foroaren irekiera-ekitaldia. Partaide izango dira Taleb Rifai TME erakundeko idazkari nagusia, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko ordezkariak.  Ondoren, “brainstorming” saioak hasiko dira, turismo gastronomikoaren kontzeptualizazioa, egungo joerak, turista gourmeta deseraikitzen edo turismo gastronomikoko arrakasta-kasuak gaien inguruan, besteak beste.

Hilaren 28an, asteartez, hainbat foro egingo dira, hala nola, Lurraldea eta kultura gastronomikoa, Gastronomia marka turistikorako argumentu, eta Turismo gastronomikoaren komunikazio berria.

Gainera, bost tailer egingo dira beste horrenbeste gelatan. Horietan, astearte arratsaldean honako gai hauek izango dituzte hizpide: Nondik hasi Turismo gastronomikoaren bidea (1. gela); Turismo gastronomikoko helmugaren garapen-faseak (2. gela); Turismo gastronomikoko helmugaren estrategia (3. gela); Gastronomia eta lurraldea babestea eta balioa ematea (4. gela); Helmuga gastronomikoen brandinga (5. gela).

Egitarau osoa ikusgai dago honako webgune honetan: http://www.culinary-tourism.com/

Donostia, munduko turismo gastronomikoaren arretagune

Foroan, Turismo gastronomikoaren alorreko munduko aditu nagusiek gogoeta egingo dute sektorearen egungo egoerari eta erronkei buruz, ezagutzaren hainbat arlo, kontsumitzaileen joerak, kudeaketa, ekitaldiak garatzea, komunikazioa eta abar kontuan hartuta. Horrenbestez, sektorearen garapen profesionala, esperientzia-trukea eta munduko jardunbide egokiak zehaztea bultzatu nahi da.

Ildo horretan, TMEk eta erakunde horretako kideek “Global Report on Food Tourism” txostena sustatu zuen 2013an. Turismo gastronomikoaren egungo egoerari buruzko azterketa egin zen txosten horretan, eta turismoaren eta gastronomiaren sektoreetako adituen iritziak jaso ziren. Adituok eskarmentu handia dute nazioarteko erakundeetan, helmugen kudeaketan, enpresa turistikoetan eta prestakuntzaren alorrean. Txostenaren ondorioetako bat da Turismo gastronomikoari buruzko ezagutza, prestakuntza eta ikerketa bultzatu behar direla.

  • $dataFoto = $item->getValue('id_foto2'); $imgA = $item->members['id_foto2']->imgData; $img = ''; ?>
Desarrollado por: GureMedia