Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Turismo Gastronomikoaren I. Mundu Foroaren harira bi alorretako hogeiren bat aditu bilduko dira Basque Culinary Centerren

27 Apirila 2015

  • Basque Culinary Centerrek eta Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) sustatu dute gaur eta bihar, Donostian egingo den gastronomiaren mundu foroa. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren (Basquetour), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du 
  • Foroa aitzindari da, mundu mailakoa izango baita estreinakoz, eta bertan, turismo gastronomikoaren alorreko munduko aditu nagusiek sektorearen egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz gogoeta egingo dute
  • Ekimenaren helburua sektorearen garapen profesionala, esperientzia-trukea eta munduan jardunbide egokiak bultzatzea da
  • Bertaratuko diren nazioarteko adituen artean daude, besteak beste, World Food Travel Association erakundeko zuzendari exekutiboa, Jorge Vallejo Quintonil jatetxe ospetsuko chefa (Mexiko DF), Mitsuharu Tsumura Limako Maido jatetxeko arduradun eta sukaldaritza perutarraren iraultzaren adierazgarri dena, eta Pedro Subijana chefa; TME erakundeak ere hartuko du parte ekitaldian, Taleb Rifai idazkari nagusiaren eskutik
  • Euskadirentzat, Gipuzkoarentzat eta Donostiarentzat funtsezkoa da turismo gastronomikoa. Izan ere, Euskadira tokiko gastronomia ezagutzera etortzen diren turistek batez beste 102,5 euro gastatzen dituzte eguneko

Desarrollado por: GureMedia