Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek sustatutako Sukaldaritza Konexioa Txilera iritsiko da

13 Martxoa 2014

Ordezkaritzako kideak Francis Paniego (3 Michelin izarren jabe bere hiru jatetxeetatik bitan) eta Paco Morales sukaldariak, BCCko irakasle Iñigo Cojo eta BCCko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizega dira

Bidaiaren helburuak dira, alde batetik, Txilen abangoardiako sukaldaritza sustatzea, eta bestetik, bertako sukaldari nagusiekin eta gastronomia-eskolekin kontzeptu gastronomikoak eta sukaldaritzako esperientziak trukatzea

Ordezkaritzak Ñam Kongresuan parte hartuko du, Txileko kongresu gastronomikorik garrantzitsuenean. Bertan, besteak beste, Basque Culinary Center aurkeztu, hiru sukaldari txiletarrekin batera –Axel Manríquez, Pilar Rodríguez ea Francisco Mandiola– 120 mahaikiderentzako afaria prestatu eta sukaldaritza modernoko tailerra eskainiko du INACAPen, Txileko gastronomia-eskolarik onenetako batean

Sukaldaritza Konexioa-Culinary Connection ekimenak sukaldaritzan berrikuntza eta abangoardia bultzatzea du xede, baita mundu zabaleko sukaldariak eta sukaldaritza garaikidean diharduten erakundeak harremanetan jartzea ere, nazioarteko sukaldaritza-sare bat sustatzeko.

Desarrollado por: GureMedia