Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Celler de Can Roca, Akelarre, Bulli Foundation, gradu-amaierako proiektua egiteko hainbat aukera baliatuko dituzte Basque Culinary Centerreko 4. maila

02 Martxoa 2015

Azken ikasturteko 59 ikasleek asteon ekin diote gradu-amaierako proiektua lantzeari gastronomiako hainbat enpresetan

Horietatik hiruk atzerrian burutuko dute lana, Bolivian, Txilen eta Txinan, hain zuzen

Gastronomiako profesionalen lehen promozioak ekainean bukatuko ditu ikasketak, gradu-amaierako proiektua burutu ondoren

Enpresetan benetan izaten diren arazoei, gorabeherei eta erronkei aurre egin beharko diete ikasleek beren proiektuetan, horiei konponbidea eman eta garatu; horretarako, bereganatu dituzten gaitasunak erabiliko dituzte eta tutore akademikoaren eta enpresaren ikuskaritzapean jardungo dute

 

Donostia, 2015eko martxoaren 2a. Ikasketen azken txanpan dira Basque Culinary Centerreko 4. mailako ikasleak, ekainean plazaratuko baita Espainiako estatuan lehena izango den unibertsitateko gastronomia-profesionalen promozioa. Baina lan-munduan sartu aurretik, 59 ikasleek gradu-amaierako proiektuak landuko dituzte orain hasi eta ekaina bitartean, gastronomiarekin lotutako hainbat erakundetan.  Hiru ikaslek atzerrian egingo dituzte proiektuak, Txinan, Txilen eta Bolivian hain zuzen ere.

Era berean, prestakuntza-aldian ikasitakoa erabiltzeko askotariko aukerak profitatuko dituzte ikasleek: Celler de Can Roca, Akelarre, Solla, Casino Madrid, Berasategi, Coque edota Mugaritz jatetxeak; Bulli Foundation, Casa Eceiza edota Hotel Londres gastronomiarekin eta ostalaritzarekin lotura duten enpresak; beren jatetxe-negozioa abian jartzea; Basque Culinary Center bera -–Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien fakultatea eta Gastronomia eta Elikadura arloko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa biltzen dituena-, eta abar.

Bost hilabeteotan zehar, ikasleek gradu-amaierako lana burutu beharko dute enpresa batean –edo Gastronomia Zientzien fakultatean-. Bertan, diziplina anitzeko egitekoak izango dituzte. Basque Culinary Centerreko ikasleek produktu edo negozio-ildo berriak landuko dituzte (Casa Eceizan, esaterako), sukaldaritza-aholkularitzaz arduratuko dira (Hotel Londresen, adibidez), barra osasungarrien gama berriak prestatuko dituzte, hotel bateko gosari-eskaintza osatuko dute, Madrilen hiri-upategia sortuko dute, baxera diseinatu, Bulli Foundationen kolaboratu, eta abar. Azken finean, lan-merkatura sartu aurreko unibertsitate-ikasketen azken txanpa izango da.

BCCko zuzendari akademikoa den Alex Beitiaren esanetan, “Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen graduak eskaintzen dituen irtenbide profesional anitzen erakusgarri dira ikasleek landuko dituzten gradu-amaierako proiektuak; gainera, benetako esperientzia profesionala izango da beraientzat”.

Ikasketa-aldian jasotako ezagutza gauzatzeko aukera paregabea dira proiektuok, eta horrez gain, titulazioarekin bat datozen gaitasunak garatu ahal izango dituzte ikasleek. Orokorrean, gradu-amaierako lanak benetako arazoei, gorabeherei eta erronkei aurre egiteko proiektuak dira. Praktika-aldia hasi aurretik zehaztu eta onartzen dira, eta ondoren, ikasleek, bereganatu dituzten gaitasunak erabiliz, gai horiek konpondu edo garatu egin beharko dituzte. Hori guztia, tutore akademikoaren -fakultateko irakaslea- eta enpresako tutorearen ikuskaritzapean egingo dute. Horrenbestez, gradu-amaierako lanaren prozesuaren barruan, aurkezpen eta deskargu partzialak egongo dituzte ikasleek, eta bukaeran, lana aurkeztu eta defendituko beharko dute, irakasleak eta enpresako ordezkariak partaide izango dituen epaimahaiaren aurrean. 

Desarrollado por: GureMedia