Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek eta Eroskik Gure zaporeak sukaldean lehiaketaren IV. edizioko sukaldari finalistak aukeratu dituzte

24 Azaroa 2015

  • Hiru finalistak honako hauek dira: Pablo Valdearcos, Durangoko Olajauregi hoteleko jatetxekoa; Luis Salcedo, Tuterako Remigio jatetxekoa; eta Federico Guajardo, Deniako Los Angeles hoteleko jatetxekoa
  • Lehen, bigarren eta hirugarren saridunak erabakiko dituen azken fasea abenduaren 4an izango da, Basque Culinary Centerren, eta finalistek epai-mahaiaren aurrean landu beharko dituzte euren errezetak
  • Ekimen hau Espainiako sukaldari profesional guztiei irekita dago, eta EROSKIk tokiko produktuak bultzatzeko aurrera daraman politikaren barruan kokatzen da; horren bidez, eskualdeko produktuak ondoen erabiltzen dituzten eta haiei baliorik handiena ematen dieten sukaldarien errezetak sarituko dira
  • EROSKI, Basque Culinary Center Fundazioko patroia dena, hurrenez hurren 6.000, 3.000 eta 1.000 euroko sarion babeslea da

Eroskik eta Basque Culinary Centerrek antolatutako “Gure zaporeak sukaldean” lehiaketaren IV. edizioak dagoeneko baditu finalistak. Honako hauek dira: Pablo Valdearcos, Durangoko Olajauregi hoteleko jatetxekoa, “Zallako tipula gorria txangurroz, zapo-masailaz eta Apurtarteko piper-zukuz beteta” errezetarekin; Luis Salcedo, Tuterako Remigio jatetxekoa, “Ajoarriero” platerarekin; eta Federico Guajardo, Deniako Los Angeles hoteleko jatetxekoa, “Espencat y capellán” platerarekin.  

Azken fasea Basque Culinary Centerren instalazioan izango da, datorren abenduaren 4an, ostiralean. Bertan izango dira aurrez aurre BCC-EROSKI Sariko 3 sukaldari finalistak. Horiek tokiko produktuekin egindako errezetak prestatuko dituzte, eta ospe handiko sukaldariek, gastronomia-adituek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkariek osatutako epai-mahaiak dastatuko ditu. EROSKI, Basque Culinary Center Fundazioko patroia dena, hurrenez hurren 6.000, 3.000 eta 1.000 euroko sarion babeslea da.

Espainian jardunean diren chef profesional guztiei irekita dago lehiaketa. Horren helburua da tokiko produktu bat eta horren barietateak balioan jartzen dituzten errezetak saritzea. Errezeta horiek gaur egun jatetxeetan zerbitzatu behar dira, saria irabazteko.

Desarrollado por: GureMedia