Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Zerbitzuko eta jangelako berrikuntzari eta joerei buruzko lehen biltzarra egingo du Basque Culinary Centerrek

03 Abendua 2014

  • Bi egunetan zehar, jangelako azken joerak errepasatzeko eta bezeroaren zerbitzuaren bilakaeraren inguruan gogoeta egiteko nazioko lehen biltzarra egingo du Basque Culinary Centerrek
  • BCCk jangelako profesionalek bezeroaren esperientzian duten funtsezko garrantzia eta egitekoa aitortzen du eta sektoreko berrikuntza sustatzen du
  • Biltzarrean honako profesional hauek parte hartuko dute, besteak beste: José Carlos Capel, gastronomia-kazetaria eta Madrid Fusióneko lehendakaria; Josep Roca, bere bi anaiekin batera El Celler de Can Rocaren jabekidea; Didier Fertilati, Quique Dacosta jatetxeko maitrea; eta Joserra Calvo, Mugaritzeko jangelako burua

Basque Culinaryk jangelako joera berriak aztertuko ditu jangelako eta zerbitzuko joerei eta berrikuntzari buruzko nazioko lehen biltzarrean. Bertan profesional ezagunek hartuko dute parte. Biltzarra, Host izenekoa, bi egunetan zehar egingo da Basque Culinary Centerren instalazioetan eta jangela-sektorearen alorreko nazioko eta nazioarteko gizon eta emakume garrantzitsuenak izango dira bertan. Hitzordua datorren abenduaren 9an eta 10ean izango da.

Biltzarraren helburua sektoreko profesionalen artean jangelari buruzko gogoeta sustatzea da eta etorkizunean norantz jo behar duen eztabaidatzea. Biltzarra bezeroaren zerbitzuan eta arretan eboluzionatzea nahi den edozein pertsonari zuzenduta dago. Jatetxearen kontzeptu garaikidean, non sukaldeak funtsezko garrantzia hartu duen, anfitrioia mahaikidearen esperientziaren funtsezko pieza da. Hain zuen, mahaikidea da gogoeta horren ardatza, eta gogoetak jangelako balio berriak zein diren aztertzea du helburu.

Joxe Mari Aizegak, BCCko zuzendari nagusiak, esan digunez, “BCCk zerbitzuko eta jangelako prestakuntzari garrantzia handia eman dio sortu zenetik. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduan, hain zuen, ikasle guztiek jasotzen dute zerbitzuko eta jangelako prestakuntza karreran zehar".  Aizegak azpimarratu duenez, “BCCk zerbitzuak eta jangelak mahaikidearen esperientzian duten potentzialtasun osoa garatu eta sustatu nahi ditu. Horretarako, profesionalen etengabeko prestakuntza eta berrikuntza funtsezkoak direla uste dugu”.

Jangelako adituak

Jangelaren munduan oso ezagunak diren pertsonek hartuko dute parte biltzarrean. Honako hauek azpimarratzekoak dira: Jose Carlos Capel, duela 25 urtetik gastronomia-kazetaria eta -kritikoa eta Madrid Fusióneko lehendakaria; Josep Roca, sommelierra, jangelako burua eta bere bi anaiekin batera El Celler de Can Roca jatetxeko jabekidea; Didier Fertilati, Quique Dacosta jatetxeko maitrea 2007tik (oso egiteko garrantzitsua du anfitrioi eta zeremonialari gisa eta bere esperientzia funtsezkoa izan da Deniako jatetxea gaur egun munduko onenetakoen artean egoteko); eta Joserra Calvo, Mugaritzeko maitrea eta jangelako burua (jangela antzezlan batekin konparatzen du eta bere esanetan, ‘jangelako zuzendaria baino, esperientzien koreografotzat du bere burua').

Horietaz gain honako hauek ere hartuko dute parte: Mikel Zeberiok, Arturo Pardosek (Duque de Gastrononia), Andres Proensak, Juan Mediavillak, Mar Galindok, Jasone Albak, Santos Bregañak, Patxi Troitiñok, Antonio Naranjok, David Ríosek, Abel Valverdek, Dimitris Leivadasek eta Francesc Altarribak.

Lantegien, hitzaldien eta elkarrizketen bitartez, horiek guztiak jangelari eta bezeroaren arretari loturiko alderdiak aztertzeaz arduratuko dira. Hitzaldiek jangelari loturiko alderdirik anitzenak jorratuko dituzte, hala nola ogia eta horren egitekoa jatetxean, bezeroa beste ikuspuntu batetik ikusita, ardoa eta horrek jateko esperientzia orokorrean duen egitekoa, dekorazioa eta ornamentazioa, eta jatetxeetako taldeetan eta bereziki jangelakoetan gogo beroa sortzearen garrantzia.

Bestalde, lantegietan honako gai hauek jarriko dituzte mahai gainean, hala nola bezeroak leialtzeko orduan anfitrioiaren egitekoa, eskaintza bat aurkezteko orduan diseinu grafikoaren garrantzia, mahai-tresneriaren analisi sentsoriala, ogia eta horren aukerak jangelan, eta nola hobetu komunikazioa eta harremanak. Azken horretan anfitrioiaren balioak landuko dira, enpatiaren, errespetuaren, apaltasunaren, talde-lanaren eta abarren bidez taldeak leialtzeko.

Amaitzeko, Joxe Mari Aizegaren arabera, “jangelako profesionalen irudia bera indartzeko garaia da eta berrikuntza sustatzen jokatzen duten funtsezko egitekoa aitortzekoa”.

Desarrollado por: GureMedia