Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Bost kontinentetako 15 enpresa aukeratu dira elikadura eta teknologia startup-ak bizkortzeko munduko lehenengo programarako, DIG EAT ALL

16 Uztaila 2014

5 astez enpresa horiek elkarrekin biziko dira Basque Culinary Centerren, gastronomiaren Silicon Valley-n. Bertan, beren proiektuak beste garapen maila batera eramateko beharrezko bultzada jasoko dute.

Bost kontinenteetako ehun hautagai inguru aztertu ostean, 14 herrialdetako 15 startup aukeratu dira, irailaren 1etik aurrera DIG EAT ALL Food & Tech Living Lab programaren aurreneko edizioan parte hartzeko, Basque Culinary Centerren.

Honako hauek sustatu dute elikadura eta teknologia enpresak bizkortzeko lehenengo programa: Basque Culinary Centerrek, Mapamundik eta Mugaritzek. Lehenengo edizioak, gainera, Donostiako Sustapena sustapeneko sozietatearen lankidetza du.

Jatetxeen katalogoak, mokadu osasungarriak, azukrerik gabeko zukuak, edari osasungarriak, izozki likidoak, etxeko jakien online merkatuak, ordainketa automatizatuak jatetxeetan, gastronomia-trebetasunak hobetzeko webak, etxean jatekoak landatzea... dira aukeraturiko ideietako batzuk. DIG EAT ALL Food & Tech Living Lab programak aukeraturikoen eskura jarriko dituen baliabide espezializatuei eta adituen laguntzari esker, proiektuen garapena bizkortu ahal izango da.

Eskaera ugari eta kalitate handikoak jaso dira. Horrek islatzen du munduan elikadura-sektoreko startup-ak hazkunde handia izaten ari direla

Desarrollado por: GureMedia