Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

OISSY startupa (Tokio), Culinary Action! On the Road-eko hirugarren edizioko irabazlea

15 Apirila 2024

OISSY, foodtech-startupak (Tokio) irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren hirugarren edizioa, zeinak adimen artifizialean (AA) oinarritutako dastamen-sentsore bat garatu duen, "Leo" izenekoa, produktuak aztertzen ditu, eta funtsezko bost zaporeei dagokienez (gozoa, gazia, azidoa, mikatza eta “umamia”) zenbateko indarra duten kalkulatzen du.

Ryuichi Suzuki, OISSY-ko CEO, onartu du oso harro dagoela aitortzarekin, eta eskerrak eman ditu: “Oissyrentzat llehiaketaren hirugarren edizioa irabaztea aukera bikaina da, sektoreko aktore handiekin konektatzeko eta nazioarteko bultzada emateko aukera emango digu.”

Nazioarteko lehiaketa ibiltari honen hirugarren edizioa da, Culinary Action!-ek abiarazia —Basque Culinary Centerren eta Eusko Jaurlaritzaren programa gastronomikoa Hazi Fundazioaren bitartez—. 

OISSY irabazle izendatu duen epaimahaia hauek osatu dute: Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak; Asier Aleak, Basque Culinary Centerreko Garapen Globaleko zuzendariak; eta Mentzia Otxoa de Zuazola, Hazi Fundazioko Ekintzailetza eta Berrikuntzako zuzendaria. 

Gastronomy Lab startup-inkubagailuan hilabeteko egonaldi bat, Basque Culinary CenterreN living lab ireki bat eta BCC Innovation, Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoan, 20 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko aukera. Horrez gainera, startupek aukera izango dute denbora-tarte horretan GOe Community plataforma digitalean plan aurreratu bat egiteko, non Basque Culinary Centerreko aditu eta mentoreen sarearekin bat egiteko eta hartan sartzeko modua izango baitute, eta hainbat motatako laguntza jasoko baitute zenbait gairen inguruan (zentroko inbertitzaileen sarerako sarbidea, networka, tokiko ekosisteman sartzeko laguntza, etab.).

OISSY irabazleak, sei hilabeteko egonaldia egin ahal izango du LABe-Digital Gastronomy Lab startup-inkubagailuan, eta, halaber, aukera izango du BCC Innovationen 25 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko.

Ekitaldiak sektoreko hainbat profil bildu ditu: ekintzaileak, inbertitzaileak eta profesionalak. Lehiaketak elkarrizketarako eta gogoetarako jardunaldi bat itxi du, eta bertan baloratu da startupek etorkizuneko gastronomia eraikitzeko egiten duten lan handia.

Asier Aleak publikoarekin partekatu ditu GOe–Gastronomy Open Ecosystem proiektuaren gakoak. Proiektu horrek zientzia eta gastronomia integratzen ditu, eta “sektorearen etorkizuna elkarrekin sortuko dugu, hainbat eragile inplikatuz eta elkarrekin lan eginez”.

Furqan Meerzak, BCC Innovationeko chef ikerlariak eta William Castrorekin (Associate Programme Officer International Trade Centren) bere hitzaldian, “BCC Innovation & ITC within the ACP Alliance framework” tituluarekin, Jamaikan kakaoaren balioa handitzeko lankidetzan ari diren proiektua azaldu dute.

Azkenik, Juan Carlos Arboleya, elikagaien fisikari-kimikaria eta Basque Culinary Centerreko Zientzia Gastronomikoetako Masterreko zuzendaria, eta Eneko Axpe, Basque Culinary Centerreko zientzialari laguntzaileak, “Science meets gastronomy”-ren inguruan jardun dira, non gastronomiari jakintza-adar desberdinetatik heltzearen garrantziarekin eta askotariko eragileen ikuspegia uztartzen duen diziplina anitzeko ikuspegi batetik azaldu duen. Bestalde, Axpek adimen artifizialak gastronomiaren sektorean dituen aplikazio batzuk partekatu ditu.

 

CA! On The Road-eko startup finalistak

Danimarkako Økoskabet -ek elikagai jasangarrien ekoizleak kontsumitzailearekin konektatzeko, Økoskabet-ek produktuak entregatzeko sistema jasangarri bat eskaintzen du, bezeroek, produktuak enkargatu ondoren, posta-bulego itxurako kabina txiki batzuetan jaso ditzaten. Kopenhagen zehar barreiatuta dauden kabina automatiko horiek hotz mantentzen dira, eta 24 orduz irekita daude.

Alcheme Bio (New York-eko geldialdiaren irabazlea), aldiz, laborategi batean kultibatutako elikagaiak «nahita goxoak» izateko egiten du lan. Horretarako, elaborazio-prozesuan zaporeak sartzen zaizkie zelula-mailan.

WNWN Food Lab (Londres-eko geldialdiaren irabazlea), kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen startupa. 

Azkenik, Biotango (Buenos Aires-eko geldialdiaren irabazlea), bioteknologiaren, genomikaren, datuen analisiaren eta adimen artifizialaren konbinazioaren bidez, laboreen DNA deskodetu eta klima-aldaketen aurrean nola egokituko eta loratuko den aurreikusten duen startupa.

 

Desarrollado por: GureMedia