Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Nazioartean erreferentzia diren estudioak lehiatuko dira EDA Drinks & Wine Campuseko eraikinak diseinatzeko

06 Martxoa 2024

Carvalho Araújo, Barozzi Veiga eta Orza Paisajismo, eta Zaha Hadid eta Gonzalez Cavia y Cabrera dira EDA Drink & Wine Campusen Gasteizko eta Guardiako egoitzak diseinatzeko lehian arituko diren arkitektura-estudioak. Nazioarteko erreferentziazko estudioak dira, eta hurrengo fasean, estudio bakoitzak bi hilabete izango ditu EDAren beharrak asetzen dituen proiektu bat aurkezteko; besteak beste ingurunean integratzea, aldakortasuna, jasangarritasuna, berezitasuna eta funtzionaltasuna kontuan izanik.

 

Proiektuaren esentziaren sinbolo izan beharko da jarduerak hartuko dituen gunea. Horretarako, bi eraikin berezi diseinatu eta eraikiko dira, EDA metaforan bihurtuko direnak eta hura sustatuko dutenak.

 

EDA Drinks & Wine Campusen egoitzak, lan eta ikerketa aurreratuen gune izateaz gai,  berrikuntza eta jasangarritasunaren ikono izango dira. Guardian, ardoaren munduarekin lotutako jarduerak egingo dira, batez ere. "Ardoaren etxea" delakotik gertu kokatuko da 2.500 m2-ko eraikina, 3.900 m2-ko lursail batean. Gasteizen, jarduera gainerako edarien inguruan egingo da, eta EDAren egoitza 4.000 m2-koa izango da, eta Eusko Jaurlaritzaren ondoko Lakua auzoan dagoen 8.610 m2-ko partzela batean egongo da.

 

NAZIOARTEAN OSPE HANDIA DUTEN HIRU FINALISTA

 

Epaimahaiak 31 hautagai-zerrenda aztertu zituen, eta horietako 3 aukeratu ditu esleipen-prozesuaren hurrengo fasera pasatuko direnak. Hauek dira aukeratutako parte-hartzaileak:

 

CARVALHO ARAÚJO

 

Bragan (Portugal) eta Sao Paulon (Brasil) ditu egoitzak Carvalho Araújo estudioak, eta arkitekturara, sormen zuzendaritzara eta diseinura hurbiltzeko hainbat moduren inguruan hausnartzen du, diseinuaren praktika ikuspegi estrategikoago batekin bateratzeko. Haien proiektuek dotorezia eta jarrera soila, arrazionala eta poetikoa dituzte ezaugarri, proportzioak eta materialak ahalik eta gehien errespetatuz.

 

Bai arkitekturan, bai diseinuan, erabilera dinamikoak eta ingurunearekiko elkarreragina baloratzen dituzte. Estudioak diziplina anitzeko lan-talde bat du, arkitektoez eta produktu-,  komunikazio- eta irudi-diseinatzaileez osatuta, soluzio integralak eskaintzen dituzten proiektuak aurkezteko helburuarekin. Besteak beste, Passos de Silguerosko (Portugal) De Lemos jatetxekoa (2012) nabarmentzen da.


 

BAROZZI VEIGA eta ORZA PAISAJISMO

Bi estudioak batera aurkeztu dute kandidatura, eraikin berriak eraikitzeko edo eraikinak zaharberritzeko egin diren proiektuetatik bereizitako erreferentzia nabarmen egiaztatuekin.

Barozzi Veiga kataluniar estudioak, 2004ean jarri zuten martxan Fabrizio Barozzik eta Alberto Veigak, eta orduz geroztik nazioartean aritu da lanean proeiktu publiko eta pribatuetan, hainbat sari eta nazioarteko goraipamenak jasoz. Bere lanak, batez ere, kultur eta hezkuntza eraikinak dira, ingurunean sustraitutako soluzioak bilatzen dituztenak, denboran antzematen diren arkitekturak eskaintzen dituztenak eta eduki emozionalak dituztenak. Arkitektura aldetik argiak eta adierazkorrak diren giro partikularrak sortzeko gai diren kontzeptu eta ideak islatzen dituzte. Bere proposamenen artean, Zuricheko Tanzhaus  kultur zentroa goraipatzen da. 

ORZAren kasuan, tokira egokitutako eta sormen espirituan oinarritutako irtenbideak, eta berezeroarekiko komunikazioan eta esperientzia teknikoan oinarritutako proposamenak lantzen dituzte. Galiziako Paisajismo estudio honek naturan eta hura egokitzeko ahalmenean du inspirazioa, konponbide erraz eta doktoreak sortzeko. Diseinuaren malgutasuna, eguneroko esperientzia eta erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetuko dituen funtzionaltasuna ditu oinarri. Aldi berean, diseinuak denboran funtzionatu dezaten, aurreraturantz eboluzionatu dezaten eta bere kontserbazioan jasangarria izan daitezen  zorroztazuna du ezaugarri. 

Paisai-arkitektura estudio bat da, obraren diseinura eta zuzendaritzara bideratua. Tokira egokitutako espiritu sortzailean, bezeroarekiko komunikazioan eta esperientzia teknikoan oinarritutako irtenbideak sortzen ditu.

 

ZAHA HADID LIMITED ARCHITECTS ETA GONZALEZ CAVIA Y CABRERA ARKITEKTURA ETA PAISAJISMO ESTUDIOA 

 

Zaha Hadid eta Gonzalez Cavia y Cabrerak batera parte hartu dute, eta nazioartean ezagunak diren esperimentazio, ikerketa, garapen teknologiko eta irakaskuntzari buruzko erreferentziak eskaini dituzte. Bereziki baloratu dira haien proposamenen berezitasuna eta horiek gauzatzeko gaitasuna.

 

Zaha Hadid Architects, Zaha Hadidek sortutako arkitektura eta diseinuko enpresa britainiarra da, eta bulego nagusia Londresen dago. Zaha Hadid arkitektoa arkitekturaren mugak hausten saiatu zen; eraikinak eta hiriak lotuz eta eraikitzeko modu adierazgarriagoei ateak irekiz, Pritzker Saria (2004) lortu zuen lehen arkitekto emakumea izan zen. Gaur egun, mundu osoan ezaguna da estudioa eraikitako proposamen ikusgarriengatik. Horren adibide da eraikitako Heydar Aliyev kultura-zentro neofuturista, Bakun (Azerbaijan).

 

Bestalde, Bizkaian, G&C arkitektoek 20 urte baino gehiago daramate arkitekturaren, hirigintzaren eta paisaiaren eremuak lantzen, profil desberdinetako profesionalek osatutako proiektu komun baten bidez. Lanen kalitatea, bezeroentzako zerbitzua eta diseinuarekiko ardura ezinbesteko faktoreak izan dira haien garapen profesionalean, eta lehentasuna eman izan diete beti, irisgarritasunari, iraunkortasunari, paisaiari eta hiriaren diseinuari.


 

Nazioarteko arkitektura-lehiaketa, eta hautaketa irizpideak:

 

2024ko urtarrilean, abian jarri zen nazioarteko arkitektura-lehiaketa. Haren xedea da Gasteizko eta Guardiako eraikinentzat bikaintasun-soluzioak eskainiko dituen proposamenik onena hautatzea, kontuan hartuta jasangarritasuna, funtzionaltasuna, teknologia, ingurumena eta estetika. Lehiaketaren helburua da proposamen arkitektoniko bat hautatzea, ekimenaren ikuspegiarekin bat egingo duena eta Arabako lurraldean erreferentziazko espazio izateko beharrari erantzungo diona.

 

Finalisten hautaketa egiteko erreferentzia egiaztatuak dituzten proiektuak kontuan hartu dira: berrikuntzara bideratutako oin berriko eraikinak egiteko edo erabilera berrirako eraikinak birgaitzeko, eta espazioa dutenak esperimentaziorako, ikerketarako, garapen teknologikorako eta irakaskuntzarako, jasangarritasuna eta paisajismoa funtsezko balio izanik.

 

Lehiaketaren lehen fase honetan, epaimahaiak 3 finalista aukeratu ditu, oinarrietan zehaztutako irizpideen arabera. EDAren etorkizuneko eraikinek konponbiderik onena eskaini behar dute, eta ingurunearekin elkarreraginean aritu, bertako irisgarritasuna eta komunikazioa hobetzeko, eraikinen kokalekuko fluxu sozial, kultural eta ekonomikoei dagokienez. 

 

EDAk espazio ireki eta berezi bat eskaini behar du, talentua, ekintzailetza, ikerkuntza eta berrikuntza erakarriko dituena. Nagusiki, jasangarritasun-balioa eta -irizpidea bete behar dute bi eraikinek. Gainera, paisaia urbanoan eta naturalean —kasu bakoitzean— integratu behar dira, modu organikoan eta, batez ere, ingurune hurbilean parte hartuz.

 

Hiru estudio finalistek bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte aurreproiektu mailako proposamen arkitektonikoak lelopean, hautaketaren inpartzialtasuna bermatzeko eta egiletzaren trazabilitatea eragozteko. Epaimahaiak, aurkeztutako proposamenak aztertu, eta argitaratutako oinarrietan aipatzen eta ikusgai diren irizpideen arabera puntuatuko ditu. Hala, irabazle bat eta bi finalista hautatuko ditu; azken horiek accesita lortuko dute. 2024ko maiatzean iragarriko da zein estudio edo proposamenek irabazi duen lehiaketa

 

EDA Drinks & Wine Campus

 

EDA Drinks & Wine Campus Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, Basque Culinary Centerrek garatuta. Gasteizko Udala ere ekimen horretan sartu da. EDA-k misio izango du ardo eta edarien sektorearen ahalmen ekonomiko eta soziala garatzea. Horretarako, helburu ditu talentua erakartzea; prestakuntza espezializatua eskaintzea Basque Culinary Center - Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakulltatearekin batera; ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzea; eta ikerketa-ildoak garatzea sektorera ezagutza transferitzeko, nazioarteko proiekzioarekin, ikuspegi integralarekin eta bikaintasuna oinarri.

 

Ikuspegi irekia oinarri, nazioarteko proiektu aitzindaria izango da EDA Drinks & Wine Campus. Bi egoitza horietatik, ekarpena egingo du ardo eta edarien sektorea eraldatzeko. Berrikuntzaren arloan erreferentziazkoa izango da nazioartean, eta bereizgarritasuna erantsiko die enpresei, hala lehengaietan nola produktuen eta zerbitzuen elaborazio eta diseinuan, kudeaketan, merkaturatzean eta negozioen diseinuan. Kalitate-, jasangarritasun- eta osasun-printzipioei jarraituta, ikuspegi globaletik, garapen ekonomiko eta soziala gauzatuko du. 

 

 

Desarrollado por: GureMedia