Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Euskadi eta Georgia

21 Otsaila 2024

Culinary Connection: Euskadi – Georgia ekimena Georgian burutuko da 2024ko martxoaren 1etik 3ra, eta zenbait jarduera hartuko ditu bi lurraldeetako sukaldaritza- eta ardogintza tradizioak uztartzeko eta nazioartean gastronomiaren bikaintasuna sustatzeko helburu nagusiarekin. Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak gidatzen dute euskal gastronomia eta bere ordezkari batzuk Georgiara eramango dituen ekimen hau, espazio berriak esploratzeko eta lurraldeko gastronomia bultzatzeko asmoz. 

 

Euskal gastronomiak hesiak gainditzeko eta esperientzia partekatuen bidez pertsonak konektatzeko duen gaitasunari esker elkartzen gaitu. Ezaguna da dituen sustrai eta osagaiengatik, bai eta eboluzionarazten duten pertsonengatik ere. Georgiaren eta Euskal Herriaren arteko senidetze gastronomikoaren helburua da bi eskualdeetako sukaldaritza-kultura nazioartean sustatzea, bi kulturetako gastronomia aztertzea, eta bi eskualdeen arteko sinergiak, tradizioak eta sukaldaritza-enbaxadoreak ezagutzera ematea.

 

Culinary Connectionek chef ospetsuak eta sektoreko adituak bilduko ditu, ezagutzen, sukaldaritzako tekniken, errezeta tradizionalen, ardoen eta esperientzien trukea sustatzeko. Tokiko produktuen eta artisau-produktuen sustapena nabarmenduko da, betiere tokiko ekonomia eta sukaldaritzaren berrikuntza bultzatzeko. Hainbat jarduera bilduko ditu ekitaldiak; esaterako,  martxoaren 2an, larunbatarekin, Kachreti herriko Ambassadori hoteleko auditorioan, maila handiko jardunaldi gastronomiko bat egingo da, non egungo gastronomiaren joerak eta ikuspegiak aztertuko baitira, hala nola jasangarritasuna, elikadura osasungarria eta berrikuntza. 

 

Gainera, ekitaldiaren ondoren, afari bat antolatuko da Nukrianin (Dergi Restaurant) erakundeentzat eta sektoreko ordezkarientzat, eta aukera paregabea eskainiko da bi eskualdeetako sukaldarien elaborazioak dastatzeko; gainera, Georgiako eta Euskadiko ardo ezagunekin uztartuko dituzte beren sorkuntzak, tokiko aniztasuna eta ekonomia babestea helburu. 

 

Georgiara joango den euskal ordezkaritzak Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea izango du buru, eta Mahaia Kolektiboko zenbait ordezkari izango ditu ondoan, hala nola Igor Arregui ( Kaia jatetxea), Pili Manterola (Iribar jatetxea), Enrique Fleischmann (Bailara jatetxea), Xabier Gorrotxaxtegi (Casa Julián jatetxea), Juan Carlos Caro (Zelai Txiki jatetxea), edo Jon Ayala (Laia jatetxea), Shua Ibañez Rico (Arzak) sommelier gazte talentuduna eta Cristina García (CrisLa Sweets) gozogilea, bai eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria ere.

 

Bestalde, hauek izango dira bertako gastronomiaren ordezkari: Tekuna Gachehciladze, David Nari, Keti Kvichidze, eta Daduna Glonti chefak, besteak beste.  Bertan izango dira orobat Levan Davitashvili Georgiako Ekonomia eta Garapen Jasangarriko ministroa eta David Songulashvili Georgiako Parlamentuko Ekonomia eta Politika Ekonomikoko Batzordeko presidentea.

 

Summit Culinary Connection Euskadi – Georgia ekimenaren esparruan, egun osoko murgiltze-jarduerak diseinatu dira euskal ordezkaritzarentzat: ibilbide enogastronomiko kolaboratibo bat, eskualdeko elikagaien sektoreko enpresak eta upategi garrantzitsuak ezagutzeko, eta Georgiako gastronomiari buruzko tailerrak. 

 

Ospakizun gastronomiko handi horrek 250 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dituela espero da, Georgia osoko hotel eta jatetxeetako chefak barne. Gainera, erakunde askoren laguntza eta babesa izango du, hala nola Georgiako Ekonomia eta Garapen Jasangarriko Ministerioarena, Georgiako Turismo Administrazio Nazionalarena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, Basque Culinary Centerrena eta Mantala Basque Gastronomy ekimenarena. 

Desarrollado por: GureMedia