Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Biotango startupa, “Culinary Action! On the Road” Buenos Aires geldialdiko irabazlea

23 Otsaila 2024

Biotango (Argentina), zeinak bioteknologiaren, genomikaren, datuen analisiaren eta adimen artifizialaren konbinazioaren bidez, laboreen DNA deskodetu eta klima-aldaketen aurrean nola egokituko eta loratuko den aurreikusten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua.

Luis Bullrich, Parque de Innovación-eko presidenteak, eta Ander Lopez,  Basque Culinary Centerreko ekintzailetza arduradunak eman diote hasiera ekitaldiari.

Sektoreko hainbat profil bildu dira: ekintzaileak, inbertizaileak eta irakasleak. Ander Lópezek publikoarekin Basque Culinary Centerren ekosistemaren gakoak partekatu ditu; hala nola, GOe–Gastronomy Open Ecosystem proiektua.

Otsailaren 22an antolatutako Buenos Aireseko geldialdi honetan parte hartu duten startupek –VICI, BioTango, Tracestory, Pan-Ciencia y EcoFrit– beren proiektuak aurkeztu eta defendatu dituzte Esteban Maccari, Palermoko Unibertsitateko Ostalaritza, Turismo eta Gastronomiako lizentziaturetako koordinatzaile akademikoa; Arturo Tuells, Komunitate BCRInnova de la Bolsa de Comercio de Rosario; Luis Bullrich, Berrikuntza Parkeko lehendakaria; Daniela Kalinscky, GCBAko garapen gastronomikoko zuzendari nagusia, eta Ander López; ekintzailetza arduradunak osatutako adituen epaimahaiaren aurrean.

Azkenik, Carlos Becco-k, ingeniari agronomoa eta agrotech-en aditua eta aholkularia, “Jaten ez dugun janaria” izenburupean, Argentinako enpresek nola hobetu duten eta nola bihurtu duten eraginkorragoa informazioa ekoizpen-katean zehar elikagaien errendimendua optimizatzeko.

Tokiko ekitaldi bakoitzeko startup irabazleen saria hau izango da: Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startup-inkubagailuan hilabeteko egonaldi bat, Basque Culinary Centerrek kudeatutako berrikuntzako living lab ireki bat eta BCC Innovation, Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoan 20 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko aukera. Horrez gainera, startupek aukera izango dute denbora-tarte horretan GOe Community plataforma digitalean plan aurreratu bat egiteko, non Basque Culinary Centerreko aditu eta mentoreen sarearekin bat egiteko eta hartan sartzeko modua izango baitute, eta hainbat motatako laguntza jasoko baitute zenbait gairen inguruan (zentroko inbertitzaileen sarerako sarbidea, networka, tokiko ekosisteman sartzeko laguntza, etab.).

Azkenik, tokiko bost startup finalistek final handian lehiatuko dira —2024aren apirilean egingo da, Donostian—. Herrialde bakoitzeko startup irabazleak arituko dira lehian, eta hirugarren Culinary Action! On The Road lehiaketako startup irabazlea hautatuko da. Startup horrek LABe-Digital Gastronomy Lab-en urtebeteko egonaldi bat eta BCC Innovation zentro teknologikoan 25 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko txartela irabaziko ditu.

 

Londres-eko startup partehartzaileak

VICI negozio gastronomikoetarako txatbot bat da, bezeroen eskaeren erantzunak automatizatzen dituena adimen artifizialarekin indartutako laguntzaile birtual batekin.

BioTango IAn oinarritutako sistema bat da, klima-aldaketaren garaian laboreen ekoizpenaren eraginkortasunerako behin betiko irtenbide gisa. Sektoreari tresna berritzaile bat eskaintzen dio, ekoizpen-errendimendua maximizatzen duena eta errentagarritasuna bultzatzen duena.

Tracestory datuak integratzeko plataforma bat da, produktuen jatorria eta balio-katea modu gardenean, seguruan eta berehalakoan ikusteko aukera ematen duena.

Pan-Ciencia espelta-irinen hartzidura-parametroak optimizatzen ditu masa amako ogiak lortzeko oinarri gisa.

EcoFrit %100 landare-jatorriko ezkatekin lan egiten du, eta, erabilitako landare-olioarekin nahastean, gelatina solido bihurtzen du.

 

Desarrollado por: GureMedia