Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek elikagaien sektoreko startup onenak sarituko ditu

11 Urtarrila 2018

Basque Culinary Centerrek Culinary Action Startup Prizes ekimenaren beste edizio bat abiarazi du, gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko ekintzaileen talentua saritzeko. Datorren urtarrilaren 18ra arte aurkez daitezke proposamenak eta guztien artean elikagaien sektoreko «startup onena» eta «berrikuntza onena» sarituko dituzte. Garaileek diruzko sari, bideo promozional eta Food Tech Magazinen aipamen bana jasoko dituzte.

Ekimenaren helburua da elikaduraren eta gastronomiaren sektorean soluzio berritzaileak eskaintzen dituzten startup nazionalak saritzea.

Izena emateko epea urtarrilaren 18an amaituko da, eta urtarrilaren 22an jakinaraziko dira finalerako hautatutako startupak. Ondoren, otsailaren 5ean eta 6an, Basque Culinary Centerren ospatzekoa den Culinary Action Ekintzaileen Nazioarteko V. Foroan inbertsiogile potentzialen aurrean egingo den pitch batean lehiatu beharko dute sei finalistek startup onenaren eta berrikuntza onenaren sariak lortzeko.

Informazio gehiago eta izena eman nahi izanez gero, joan webgune honetara: http://www.culinaryaction.com/es/startup-prizes#page-top

Desarrollado por: GureMedia