Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Arabako produktua eta gastronomia begirada berrietatik ikusita

10 Apirila 2024

Basque Culinary Centerrek Arabako gastronomia omendu du hango produktuen eta sukaldarien bitartez. "Araba: produktua, gazteen begietatik ikusita" izenpean, probintziako hainbat sukaldari ezagunek afari bat eskaini dute, lurralde horren ikuspegi plurala osatzen duten hainbat elaborazioz gozatzeko. Parte hartu dute, besteak beste, Kromátikoko Aitor Etxenikek, Keako María Lasquibarrek eta Iván Sanchok, Karmineko María eta Javier Sarasuak, Almazen Salinaseko Beatriz Pascualek, La Bodeguilla Lanciegoko Aitor Ociok, Bodeko Asier Moreirak, Ballaríneko Eneko Ochoak, Mano Lentako Luis Hernanik, Bidekoko Jon Gilek, eta Urgora Jatetxeko Laura Muñozek.

 

Afarian 10 plater dastatu ahal izan dira, eta bertan Arabako kalitatezko produktu bikainak eta ekoizleak protagonista handiak izan dira. Hala nola: apio-fideoak eta iruri gazta Legutio eta limarekin (Maider Agirreren Ardi Latxa gazta krematsuarekin), “Salpicon braseado” bisigu eta ganbak Lantziegoko (Erroiz) oliba-olio birjina estrarekin, Julen Martinez-en Terreñako idi steak tartar taloa edo “Mar de la Tierra”,  Monica García eta Andrea Campesino - Tierra, Papel y Tijerako barazkiekin. Ondoren, Gasteizko Egosia (Cocido Vitoriano), Karramarro albondigak garbantzu kreman, ilar eta baratxuriak, Porrua, intxaurrak, lumagorri salda eta boilur beltza (Antoñanako Txema Martinezen barazki ekologikoekin), Euskaltxerriko txerria, perretxikoak, gaztaina, baratxuri beltza eta trufa, eta Kalabaza Amurrioko Destilerias Atxako Karpy eta Anisatuekin; eta amaitzeko hoztutako gazta, sagar bizkotxoa, sagardoa eta “streussel” eztia eta intxaurrekin, (Queseando-ko Andoni Vigalondo eta Julen Markinezen Trebiñu Sagardotegiko  produktuekin).

 

Gainera, nola ez, oraingoan ere Guardia-Arabako Errioxa eskualdeko ardoak nabarmendu dira ekitaldian. Bereziki nabarmendu nahi izan dira sektorearen oraina, belaunaldien arteko transmisioa eta etorkizuna ordezkatzen dituzten hiru upategi: Bodegas Guardianes del Reyno (Alfonso García Olano), Bodegas Loli Casado (Loli Casado) eta Tentenublo Wines (Roberto Oliván).

 

Hitzordu hori Gastro Gaztea ekimenaren barruan kokatzen da. Mantalak jarri du abian proiektua, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin, eta gazteen talentua sustatzea, tokiko produktua balioztatzea eta jasangarritasuna defendatzea ditu ardatz. Sukaldaritzaren lekukoa jaso eta euren karrera profesionalak garatzen hasten diren gazteen lan sutsuaz gozatzeko aukera ematen duen leiho irekia da. Eta komunitate dinamiko, sendo eta kolaboratiboa sortu nahi duen topaketa bat da, gure gastronomiak gaur egun dituen erronkei aurre egiteko laguntza eskaintzen duena.

 

Horrez gain, 2024ko ekainean Araban ospatuko den hurrengo Euskal Gastronomia Topaketa iragartzeko aprobetxatu dute. Ekitaldi honen hirugarren edizioa da, aurreko edizioetan Gipuzkoan (Donostia-San Sebastián) eta Bizkaian (Urdaibai) ospatu zen eta guztira euskal gastronomiaren sektoreko ia 250 profesional elkartu zituen, ikuspegiak trukatzeko eta etorkizunari buruz hausnartzeko. Gastronomiaren balio kateko kide desberdinak: sukaldariak, ekoizleak, ekintzaileak industria gastronomikoa eta erakundeak elkartuko dira berriro egun paregabe honetan, eta gastronomia komunitateak bere ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko aukera izango du Arabako lurraldeko mahai-inguru eta kultur emanaldien bitartez.

 

Mantala Basque Gastronomy ekimenak euskal gastronomia sustatu eta garatu nahi du, ezagutzaren trukea eta elkarlanean sortzea sustatuz. Hala adierazi dute Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde den Bittor Orozek, Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Mantalako Koordinatzailea Imanol Zubelzu, afarian zehar. Arabako Foru Aldundiaren izenean, halaber, Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen foru diputatua eta Eduardo Aguinaco Arlo Estrategikoen zuzendaria izan dira.

 

 

Gastro Gazteari buruz

 

Gastro Gaztea Mantalak 2020an abian jarritako proiektua da. Gazteen talentua sustatzea, tokiko produktuari balioa ematea eta jasangarritasunaren alde egitea ditu ardatz. Ekimen honen helburua da Euskadiko sukaldari gazteak eta lurreko ekoizleak ezagutzera ematea.

 

Helburu horiek betetzeko erakusgarri dira antolatzen dituzten ekitaldiak eta topaketak. Horietan, bat egiten du tokiko produktuaren eta lehen sektorearen protagonismoa sukaldari gazteen protagonismoarekin. Hitzordu horietako bakoitzean, gainera, denbora eta tarte bat eskaintzen zaie ekintzaile horiei, solasaldi atseginean azal dezaten zer helburu, kezka eta ekarpen dituzten etorkizun jasangarri hori lortzeko.

 

Mantalari buruz

 

Mantala Basque Gastronomy ekimenak xede du euskal gastronomia bultzatu eta lantzea, eta ezagutza-trukea eta baterako sorkuntza sustatzea. Mantala ekimena Basque Culinary Centerrek eta Hazi Fundazioak bultzatzen dute, zenbait eragile publiko eta pribaturekin lankidetzan. Iritzita etorkizunak ekarriko dizkigun erronkak kontuan hartuta gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa dela euskal gastronomiak munduan duen estatusari eustea, zenbait eduki eta proiektu planteatzen ditu, ezagutzan, ikerketan eta elkarlan gastronomikoan oinarrituta.

Desarrollado por: GureMedia