Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Aldundiak eta Basque Culinary Center-ek ahaleginak batu dituzte sukaldaritza jasangarrirako aldaketaren buru izateko

07 Maiatza 2024

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Basque Culinary Center-ek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, sukaldaritza-arloan jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzeko, sektorearen diagnostiko baten bidez.

Hitzarmen hori aurrerapauso esanguratsua da Gipuzkoan jasangarriagoa eta arduratsuagoa izango den sukaldaritza-sektore bat eraikitzeko, erakundeen eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza sustatuz ingurumen- eta ekonomia-erronkei modu eraginkorrean aurre egiteko.

Ekimen hori babesteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 64.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du.

José Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoako jatetxe-sektorean jardunbide jasangarri eta zirkularrak sustatzeko.

Akordio horren esparruan, Jasangarritasun Departamentuak eta Basque Culinary Center-ek jatetxe-arloko establezimenduetan ardaztuko dute beren ikerketa-jarduera, eta hobekuntza-arloak eta aukerak identifikatuko dituzte, produktuak baztertu aurretik berriz aprobetxatzeko eta balorizatzeko. Helburu nagusia izango da Gipuzkoako jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko jatetxe-arloko sektorearen diagnostiko zehatza egitea.

Hitzarmenaren helburuen artean, honako hauek daude: Gipuzkoako jatetxe-sektorearen diagnostiko xehatua lortzea, jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari dagokienez; jardunbide jasangarriak eta ekonomia zirkularrekoak ezartzeko oztopoak eta aukerak identifikatzea; eta proba pilotu bat egitea, inkestatutako establezimendu batean edo batzuetan praktika horiek aplikatuta. Ekimen hori babesteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 64.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du.

Hitzarmen hau bat dator Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrarekin (GHHKPO 2019-2030), zeinak ekintza zehatzak ezartzen baititu lurraldean hondakinen kudeaketa hobetzeko, elikagaien xahuketa prebenitzea eta ostalaritzaren sektorean ekonomia zirkularra sustatzea barne. Zehazki, Gipuzkoan urtean 123.000 tona elikagai alferrik galtzen direla kalkulatzen da, horrek dakarren kostu ekonomiko eta ingurumenekoarekin.

Basque Culinary Center nazioartean erreferente bat da gastronomian, etaBCC Innovation, bere gastronomiako zentro teknologikoaren bidez, urteak daramatza lanean Gipuzkoako elikadura-sistemari buruzko ezagutza zabaltzeko eta bertako  elikaduraren sektorean ekonomia zirkularra bultzatuko duten ekintzak identifikatzeko.

Hitzarmen hau aurrerapauso esanguratsua da Gipuzkoan jasangarriagoa eta arduratsuagoa izango den sukaldaritza-sektore bat eraikitzeko, erakundeen eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza sustatuz ingurumen- eta ekonomia-erronkei modu eraginkorrean aurre egiteko.

Desarrollado por: GureMedia