Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Victor Trochik Gironako Les Magnolies jatetxeko chefak irabazi du Basque Culinary Center Eroski Sariaren III. edizioa

23 Urtarrila 2015

  • BCC – EROSKIren “Gure zaporeak sukaldean” sariek tokiko tradizio handiko produktuei dimentsio gastronomiko berritzailea ematen dieten sukaldarien lana saritzen dute
  • Gainerako bi finalistak honako hauek izan dira: Iñaki Moya, Gasteizko Ikea jatetxekoa, “arbi-garen eta perretxikoen soufflea” plateragatik (bigarrena); eta Ana Portals, A Coruñako A Curtidoria jatetxekoa, “Poso de Miño” plateragatik (hirugarrena)
  • BCC – EROSKI Sarien aurtengo edizioak aitorpen berezia egin dio Arabako sukaldaritzari, bertako produktuak erabili eta horiei balioa emateagatik. Aparteko sariaren irabazlea Patxi Ezeiza izan da, Gasteizko Zaldiaran jatetxekoa 

EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek “Gure zaporeak sukaldean” lehiaketa nazionalaren II. edizioko sarien epaia eman dute gaur, ostiralean, urtarrilaren 23an. EROSKI eta Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Gastronomiaren eta Elikaduraren alorreko Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroko kideak dira eta, lehiaketa horren bidez, tokiko produktuak erabili eta jatetxeetako kartetan dimentsio gastronomikoa ematen dieten sukaldaritza-lanak saritu nahi dituzte.

Basque Culinary Centerren gaur egindako bazkarian zehar hartu dute erabakia. Sariak banatzeko ekitaldian, Agustín Markaide EROSKIko lehendakaria, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria buru zirela, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Donostiako Udaleko ordezkariak izan dira, baita nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkaritza zabala ere. Horiei guztiei eskaini dizkiete finalistek euren errezetak, eta epai-mahaikideek tokian bertan baloratu dituzte.

Hiru finalistak honako hauek izan dira: Víctor Trochi, Gironako Les Magnolias jatetxeko chefa, “ganba gorria… itsasoaren eta mendialdearen artean” plateragatik; Iñaki Moya, Gasteizko Ikea jatetxeko chefa, “arbi-garen eta perretxikoen soufflea” plateragatik (bigarerrena); eta Ana Portals, A Coruñako A Curtidoria jatetxeko chefa, “Poso de Miño” plateragatik (hirugarrena).

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Lehiaketan parte hartzeko bi baldintza besterik ez ziren bete behar: jarduneko chefa izatea Espainiako edozein jatetxetan eta norberaren eskualdeko tradizio handiko produktuak erabiltzen dituzten errezetak bidaltzea. Aurkeztutako proposamen guztien artean, epaimahaiak –sukaldari ospetsuek, gastronomia-adituek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkariek osaturikoak– hiru finalista aukeratu ditu. BCC – EROSKI Sarien zenbatekoak 9.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak dira eta, gainera, hiru finalistek diploma bana jasoko dute.

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak ekitaldian adierazi duenez, “finaleko hiru platerak tokiko produktuetan oinarrituta daude eta gaur egun bizi dugun eraldaketarako inspirazioa dira, dibertsitateaz, abangoardiaz eta kultura gastronomikoaz hitz egiten digutelako. Berrikuntzaz ere hitz egiten digute, baita sukaldaritzan askotan tradizioaren eta abangoardiaren artean gertatzen den uztartzeaz ere. Horrek emaitza bikainak sortzen ditu, eta gaur dastatu ditugun errezeta eta platerek hala egiaztatzen dute”.

Bestalde, Agustín Markaidek berrikuntza goraipatu du, sukaldaritzaren eta tokiko produktuen alorretan susperraldi ekonomikoaren eragilea den aldetik. Haren hitzetan, “sukaldari parte-hartzaileek tokiko produktuekin egiten duten lana funtsezkoa da lehen sektore iraunkorra eta dibertsifikatua izateko, produktu horien balioa handitu egiten delako errezeta berritzaileen bidez. EROSKIn bat egiten dugu nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen iraunkorraren aldeko konpromiso horrekin. Horregatik, gure denda bakoitza bere ingurune hurbileko produktuak merkaturatzeko plataforma irekia da”.

Arabako sukaldaritzari eskainitako aparteko saria

BCC – EROSKI sarien aurtengo edizioak aitorpen berezia egin dio Arabako sukaldaritzari. Lehiaketaz kanpoko BCC – EROSKI Aparteko Sariaren irabazlea Patxi Ezeiza izan da, Gasteizko Zaldiaran jatetxeko chefa .

Sukaldari arabarrak bere ibilbideagatik eta bere errezetetan Arabako produktuek beti izan duten protagonismoagatik saritu dute.

Desarrollado por: GureMedia