Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

MasterChef Junior saioaren 3. edizioko irabazleak Basque Culinary Centerren jasoko du prestakuntza

18 Azaroa 2015

  • MasterChef Junior saioaren hirugarren edizioko finalean epaimahaikideei gozarazten dien lehiakideak lau eguneko ikastaro trinkoa jasoko du Basque Culinary Center Gastronomia Zientzien Fakultate ospetsuan
  • Gainera, irabazleak Espainiako MasterChef Junior berriari dagokion garaikurra eta prestakuntzara bideraturiko 12.000 euroko saria bereganatuko ditu
  • Basque Culinary Center lehiakideen asteko prestakuntzaz arduratuko da. Eskolak MasterChef Junior saioaren web-orrian jarraitu ahal izango dira

Metro eta erdiko altuerara ere iristen ez den sukaldari goiztiar batek gure gastronomiaren etorkizuneko guruekin partekatuko du ikasgela. Shine Iberia produktorea Basque Culinary Centerrez, Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultate ospetsuaz, fidatu da berriz ere; eta, oraingo honetan, sukaldari gaztetxo baten prestakuntzaz arduratuko da: MasterChef Junior saioaren hirugarren edizioko irabazlearen prestakuntzaz.

Haur-sukaldaritzari buruzko talent-aren hirugarren denboraldia irabazten duen sukaldaritzako promes gaztea Donostiara joango da sukaldaritza-ikastaro trinko bat jasotzera; lau eguneko iraupena izango du eta hurrengo urteko uztailean eskainiko da. Gainera, irabazleak Espainiako MasterChef Junior berriari dagokion garaikurra eta prestakuntzara bideraturiko 12.000 euroko saria bereganatuko ditu.

Haurren sukaldaritza-talent horretan, 8 eta 12 urte arteko 16 haurrek sukaldaritzako teknikak ikasi eta hobetuko dituzte beren zaletasunetako batekin jolasten duten bitartean: sukaldaritzarekin. Gainera, Basque Culinary Center lehiakideen asteko prestakuntzaz arduratuko da. Erakunde horretako profesionalek teknikak, trikimailu berriak eta errezetak erakutsiko dizkiete, egiazko profesional bihur daitezen. Ikaskuntza horren emaitza MasterChef Junior saioaren hirugarren edizioan ikusiko da, TVEren 1. katean.

Sukaldaritzako zale guztiek, haur nahiz helduek, Basque Culinary Centerrek lehiakideei eskaintzen dien prestakuntza jarraitu ahal izango dute etxetik mugitu gabe. Azalpen guztien lekuko izango dira, trikimailuak gogoan hartuko dituzte eta profesional handien eskutik ikasiko dute, eskolak MasterChef Junior saioaren web-orrian eskainiko baitira (www.rtve.es/masterchef).

Basque Culinary Centerren helburuak

Basque Culinary Centerren, gazteek unibertsitate mailako gastronomia ikas dezakete, etorkizunean prestigio handiko profesional bihurtzeko. Zentroak Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentro bat hartzen ditu barne. Fakultatea 2009. urtean fundatu zen eta Donostian du egoitza; bertan, unibertsitate-prestakuntza eta profesionalentzako programak eskaintzen dira. Erakunde-kontseiluko burua Ferrán Adriá da, eta Joan Roca, Rene Redzepi, Gastón Acurio eta Massimo Bottura ditu kide, beste chef ospetsu batzuen artean. Zentroaren patronatuko kideak honako hauek dira, besteak beste: Juan Mari Arzak, Martín Berasategui, Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, Eneko Atxa, Hilario Arbelaiz eta Karlos Arguiñano.

Desarrollado por: GureMedia