Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek eta Ekuadorreko Enbaxadak hitzarmen bat sinatu eta Ekuador Katedra sortu dute, Ekuadorreko gastronomia ikertzeko eta bultzat

22 Urria 2014

Basque Culinary Centerrek lehenengo aldiz sinatu du hitzarmen bat herrialde batekin, hango gastronomia ikertu, berritu eta sustatzeko
Gertaera historikoa da; horri esker, katedra bat eta Ekuadorreko produktuak eta gastronomia ikertzeko berariazko departamentua sortuko dira
Ekuadorrek Basque Culinary Center aukeratu du bere produktuak eta gastronomia ikertzeko, sukaldaritza-ahalmena oinarri hartuta berrikuntza bultzatzeko;  horregatik sinatu da hitzarmena
 “Ekuador Katedra: jakintzak eta zaporeak” delakoaren helburua Ekuadorreko  gastronomiaren garapena eta Espainiako eta nazioarteko joera berriekiko harremanak ikertzea da
Hitzarmenak aurreikusitako ekimenetako bat beka bat sortzea da, Ekuadorreko herritarrek Basque Culinary Centerren lanbide-espezializazioko ikastaroak egin ditzaten.  Era berean, Ekuadorrek unibertsitateko programetarako beka-linea bat sortzea aztertuko du
Katedraren helburu zehatzak honako hauek dira: Ekuadorreko sukaldaritzari buruzko ezagutza handitzea, Ekuador helmuga gastronomiko gisa bultzatzea eta Ekuadorreko eta Espainiako gastronomien arteko harremanak sustatzea

Basque Culinary Centerrek gertaera historiko bat bizi du gaur: hitzarmen bat sinatu du Ekuadorrekin, gastronomia-katedra bat sortzeko. Basque Culinary Centerrek lehenengo aldiz sinatu du hitzarmen bat herrialde batekin, hango gastronomia ikertu, berritu eta sustatzeko. Hitzarmenaren arabera, katedra bat eta Ekuadorreko produktuak eta gastronomia ikertzeko berariazko departamentua sortuko dira.

Ekuador, gaur egun, dibertsitaterik handieneko herrialdeetako bat da munduan. Dibertsitate kulturala, biologikoa eta geografikoa ditu eta, horien ondorioz, baita gastronomikoa ere. Izan ere, munduko 17 herrialde megadibertsoetako bat da. Hala, herrialdeak alor guztietan (flora eta fauna, geografia eta naturaguneak, giza taldeen aniztasuna eta horien hizkuntzak eta kulturak) duen dibertsitateari esker, oso gastronomia plurala du, kultura indigena eta europarra barne hartzen dituena.

Ekuador: askotarikoa eta ezezaguna

Hala ere, Andeetako herrialdea Espainian oso ezezaguna da. Horregatik, Basque Culinary Centerrek eta Ekuadorreko Enbaxadak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, “Ekuador Katedra: jakintzak eta zaporeak” martxan jartzeko. Horren bidez, Ekuador Espainian ezagunagoa izatea eta bi herrialdeen arteko lankidetza-bideak sortzea lortu nahi dute bi erakundeek.  Azken buruan, hitzarmenaren bidez zubi bat eraiki nahi dute, Latinoamerikako herrialdearen errealitatea eta hango eta Espainiako sukaldaritzaren arteko harremanak hobeto ezagutzeko. Ekuadorrek Basque Culinary Center aukeratu du bere produktuak eta gastronomia ikertzeko, sukaldaritza-ahalmena oinarri hartuta berrikuntza bultzatzeko; horregatik sinatu da hitzarmena.

Hitzarmena Basque Culinary Centerren instalazioetan sinatu dute gaur BCCko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Ekuadorrek Espainian duen enbaxadoreak, Miguel Calahorrano Caminok.  

Ekuador Katedraren bidez lortu nahi diren helburu zehatzak honako hauek dira:

  • Ekuadorreko kultura-ondarea aintzat hartzea.
  • Ekuador helmuga gastronomiko gisa bultzatzea.
  • Herrialdeko elikagaien salerosketa sustatzea.
  • Ekuadorreko kultura gastronomikoa ikertzea.
  • Ekuadorreko sukaldaritzaren prestatze-teknikak berritzea.
  • Ekuadorreko eta Espainiako gastronomien arteko harremanak sustatzea.

 

Bekak

Ekuador Katedrak, besteak beste, ikasketa-beken programa bat abian jarriko du. Hain zuzen, Basque Culinary Centerrek (Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroa barne hartzen dituenak) lanbide-espezializazioko ikastaroak egiteko bekak eskainiko dizkie Ekuadorreko herritarrei, sukaldaritza-tekniken hobekuntzaren ibilbidean edo abangoardiako tekniken ibilbidean. Horrez gain, Ekuadorrek unibertsitateko programetarako beka-linea bat sortuko du.

Bestalde, akordioaren ondorioz, bi aldeek honako konpromiso hauek hartu dituzte: ikerkuntza-programak eta -proiektuak egitekoa; gastronomiari, elikadurari eta nutrizioari buruzko informazioa elkarri ematekoa; prestakuntza-programetan lankidetzan jardutekoa; eta gastronomia sustatzeko hainbat jarduera antolatzekoa.

Ikuspegi praktikoago batetik, katedrak honako ondorio hauek izango ditu: Ekuadorreko sukaldaritza berrikustea; zientziaren eta kulturaren alorreko elkartrukea, Ekuadorreko chefek eta sukaldaritzaren alorreko bestelako ordezkariek Basque Culinary Centerreko lantegi eta mintegietan parte hartzeko gonbidapenaren bidez; ekuadortarrentzako ikerketa teorikoak eta praktikoak egitea Basque Culinary Centerren; Ekuadorreko produktuak sustatzea eta Espainiako eta nazioarteko sukaldaritzan erabilera berriak ematea; eta Andeetako herrialdeko sukaldaritzako osagaien eta prestatze-tekniken inguruko ikerkuntza-lerroak sustatzea.

Desarrollado por: GureMedia