18 Urtarrila 2018
Thailandia Nazioartean Sustatzeko erakundearen (TAT) gobernadoreorde Srisuda Wanapinyosakek, Turismoaren Mundu Erakundeko (TME) kide afiliatuen zuzendari Yolanda Perdomok eta Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendari nagusi Joxe Mari Aizegak eguerdian aurkeztu dute FITURen Turismo Gastronomikoaren IV. Mundu Foroa; Bangkoken egingo da, 2018ko maiatzaren 30etik ekainaren 1era.
Foroaren antolatzaileak Thailandiako Turismo Bulegoa, Turismoaren Mundu Erakundea eta Basque Culinary Center izango dira. Ekitaldian, erakunde horien ordezkariek sinatu dute, hain zuzen, foroa abian jartzeko lankidetza-akordioa.