Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Save the Children-ek eta Basque Culinary Center-ek arrakasta handiz ospatu dute “Bizikidetzarako errezetak” proiektuaren lehen

31 Maiatza 2019

Donostia, 2019ko Maiatzaren 31n. Save the Children-ek eta Basque Culinary Center-ek, Bizikidetzarako Errezetak proiektuaren lehen edizioari amaiera emango diote gaur arratsaldean ospatuko den ekitaldi berezi batean. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako hezkuntza proiektu honen lehen edizioan, Euskal Autonomi Erkidegoaren 12 ikastetxeetako 470 ikaslek hartu dute parte.

“Mugen artean mugitzen den pertsonen kopurua geroz eta handiagoa da. Haien artean, haurren kopuruak gora egiten du. Milaka haur mugimenduan ibiltzen dira, herrialdeen artean edo barnean, gerrak eta gatazkak behartutak edo pobreziak edo hondamendi naturalek jota. Gure gizarteak aurrera egingo du, migratzen dutenen arrazoiak ezagutzen ditugun heinean. Bakarrik horrela gizarte abegitsua eta adeitsua izango gara” dio Sara Polok, Save the Children-en proiektuaren koordinatzailea. 

Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Center-eko zuzendaria nagusia, “Gastronomia osagarrien, kulturen eta egiteko moduen fusioan datza. Kasu honetan, haurrak konzientziatzeko eta hezitzeko erabili izan dugu, eta batez ere, haiek ikas dezaten elementu diferenteen nahasketatik zerbait gozagarria jaio daitekeela” adierazi du Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusia.

Lehen edizio honetarako Save the Children-ek 60 irakasle eta zuzendaritza talde prestatu ditu hurrengo gaietan: haur migrante eta errefuxiatuen eskubideak, desplazamentuak eragiten dituzten zergatiak, haurren testigantzak eta esperientziak ibilbideei dagokienean, harrera egiten duten gizarteen erantzukizuna eta erronkak, zer da bizikidetza eta bere garrantzia.

Desarrollado por: GureMedia