Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ireki da Basque Culinary World Prize ideia eraldatzaileak dituzten sukaldarientzako sariaren 2019ko ediziorako izendapenen prozesua

15 Otsaila 2019

Gaur ireki da ofizialki Basque Culinary World Prize sariaren laugarren ediziorako izendapenak egiteko prozesua. Saria ekimen eraldatzaileak dituzte sukaldariei zuzenduta dago, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadi-Basque Country estrategiaren barruan eta Basque Culinary Centerrek ematen duten aparteko sari global  bat da.

Berriro ere Basque Culinary World Prizek identifikatu nahi ditu gizon eta emakume langileak, sukaldari ekintzaileak eta bikaintasunerako bokazioa dutenak; jende berritzailea eta sortzailea, baina batez ere konprometitua, eta, horregatik, nazioarteko komunitate gastronomikoari dei egiten dio munduko edozein tokitan berrikuntzan, teknologian, heziketan, ingurumenean, osasunean, elikagaien industrian eta garapen sozial edo ekonomikoan proiektuak garatzen ari diren profesionalak aurkitzeko.

Horretarako, gaur hasi eta maiatzaren 15era arte, gastronomiaren sektoreko profesionalek eta erakundeek aukera izango dute gastronomia aldaketaren eragile bihurtu daitekeela erakusten duten sukaldariak izendatzeko. Izendapena www.basqueculinaryworldprize.com webgunearen bitartez egin ahal izango dute, sariaren webgunea baita. Sukaldaritzan ibilbide profesionala duen edozein – bere sukaldaritza kultura eta nazionalitatea edozein dela ere– aukeratua izan ahal izango da sari honetarako.

Munduan eraginik handiena duten sukaldarietako batzuek osatutako epaimahai batek aukeratuko du sariaren irabazlea. Uztailaren 15ean emango da jakitera irabazlearen izena, San Frantziskon egingo den ekitaldi batean. Saridunak 100.000 euro eskuratuko ditu, eta berak aukeratzen duen eta gastronomiaren ahalmen eraldatzailea adierazten duen proiektu batean erabili beharko du diru hori.

Desarrollado por: GureMedia