Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Berriak

Nabigazio-menura joan

Detalle de la Noticia Zerrendara itzuli

FERRAN ADRIÀ BASQUE CULINARY CENTERREN ETA TELEFÓNICAREN «JATETXEA ARO DIGITALEAN» JARDUNALDIKO PROTAGONISTA IZANGO DA

15 Azaroa 2017

Nola ari da aro digitala erabiltzaileak jatetxeetan duen esperientzia goitik behera aldatzen? Zer bilakaera izango du esperientzia horrek, teknologia berriei esker? Zer etorkizun izango dute jatetxeek aro digitalean? Horiek izango dira Basque Culinary Centerrek eta Telefónicak jatetxeen eta teknologia berrien inguruan antolatu duten jardunaldian, Ferran Adrià protagonista dela, mahaigaineratuko diren galderetako batzuk.

Garbi dago azken joera teknologikoak sektore gastronomikoko erabiltzailearen esperientzia goitik behera aldatzen eta 4.0 erabiltzaile bihurtzen ari direla. «Jatetxea aro digitalean» izenburupean, Basque Culinary Centerrek (BCC) eta Telefónicak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, azaroaren 20rako, astelehena, antolatu dute jardunaldia, BCCn, Donostian. Hain zuzen ere, gastronomiaren digitalizazioa da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónicak «etorkizuneko sektoreetan» talentua eta ekintzailetza bultzatzeko Gipuzkoa Open Future_ proiektu bateratuan definitutako arlo estrategikoetako bat.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com