Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BASQUE CULINARY WORLD PRIZE SARIAK 10 FINALISTAK IRAGARRI DITU

03 Uztaila 2018

Gaur eman dira ezagutzera Basque Culinary World Prize 2018ren 10 finalistak. Sari berezi eta global hori Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek ematen dute, Euskadi-Basque Country estrategiaren baitan, eta zenbait alorretan (besteak beste, berrikuntzan, teknologian, ingurumenean, osasungintzan, elikagaigintzan eta garapen sozial edo ekonomikoan) ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariak saritzea du xede.

Epaimahaiak hautatutako hamar sukaldariek (7 gizon eta 3 emakume) askotariko proiektuetan egiten dute lan, jasangarritasunarekin, ikerketarekin, osasunarekin, elikaduraren inguruko hezkuntzarekin edo biodibertsitatearekin lotuta.

Hauek dira hamar finalistak:

Anthony Myint (Estatu Batuak); Caleb Zigas. (Estatu Batuak); Dieuveil Malonga (Kongo / Alemania); Ebru Baybara Demir (Turkia); Heidi Bjerkan (Norvegia); Jock Zonfrillo (Australia / Eskozia); Karissa Becerra (Peru); Marc Puig-Pey (Espainia); Matt Orlando. (Dinamarka / Estatu Batuak); Virgilio Martínez (Perú).

 

Cosme, Enrique Olvera chef mexikarraren New Yorkeko jatetxea, izan da 10 finalisten izena ezagutzera emateko hautatutako lekua. Ekitaldian izan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia; Leonor Espinosa, Basque Culinary World Prizeren iazko irabazlea eta Enrique Olvera, Basque Culinary World Prizeko epaimahaiko kidea eta anfitrioia. 

Desarrollado por: GureMedia