Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BASQUE CULINARY WORLD PRIZEK 2019KO 10 FINALISTAK IRAGARRI DITU

20 Ekaina 2019

Gaur iragarri dira Basque Culinary World Prizeren 2019ko edizioaren 10 sukaldari finalisten izenak. Saria paregabea eta globala da, eta berrikuntzan, teknologian, heziketan, ingurumenean, osasunean, elikagaien industrian eta garapen sozial edo ekonomikoan ideia eraldatzaileak dituzten sukaldariei aitortza erakustea du helburu.

Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du saria, Euskadi-Basque Country estrategiaren barruan, eta Basque Culinary Centerren laugarren edizio honetan 42 herrialdetako 150 hautagai jaso dira; orain arteko partaidetzarik handiena izan da, beraz, 230 izendapenekin.

Hamar finalistak:

Selassie Atadika (Ghana), Siew-Chinn Chin (Malaysia/ AEB) Giovanni Cuocci (Italia), Mario Castrellón (Panama), Xanty Elías (Espainia), Virgilio Martínez (Peru), Cristina Martínez (Mexiko/ AEB), Douglas McMaster (Erresuma Batua), Anthony Myint (AEB) y Lars Williams (AEB / Danimarka). Sariaren Batzorde Teknikoak aukeratu ditu finalistak, zeina sukaldaritzaren alorreko akademiko eta aditu batzuek osatuta egon baita, tartean zirela Kataluniako Unibertsitate Irekiko, Kopenhageko Unibertsitateko, Harvardeko Unibertsitateko edo Euskal Herriko Unibertsitateko batzuk.

Hamar izen hauek mugimendu baten adierazgarri dira; hain zuzen, gastronomia urrutirago eramateko urte askotan lan egin duten sukaldari inspiratzaileek gidatutako mugimenduaren adierazgarri, eta tartean dira Dan Barber, Massimo Bottura, Claus Mayer, Jamie Oliver, Alice Waters, Jose Andres eta beste iraultzaile batzuk. Sariaren irabazlea, berriz, Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluaren bederatzigarren urteko bileran iragarriko da, eta aukeraketa nazioarteko epaimahaiaren esku egongo da, zeina une honetako sukaldaririk garrantzitsuenek eta diziplina askoko adituen talde batek osatuta egongo baita. Aurten, topaketa San Frantziskon egingo da, eta Dominique Cream izango da anfitrioia, hiru Michelin izar dituen sukaldaria. Irabazlearen izena uztailaren 16an jakinaraziko da, “Sustainable Thinking” izeneko simposiumean, non Basque Culinary Centerrek debate bati hasiera emango dion gastronomiak iraunkortasunean duen rolaren gainean. Hitzordu horretan, gastronomiak ingurumenaren, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren ikuspuntutik aurrean dituen erronkak eta aukerak azalduko dira nazioarteko aditu batzuen eskutik. (sanfrancisco2019.bculinary.com)

Oraingo honetan, Joan Rocak (Espainia) presidituko du epaimahaia, eta bertako kide izango dira beste sukaldari ospetsu batzuk, hala nola hauek: Massimo Bottura (Italia), Manu Buffara (Brasil), Eneko Atxa (Euskadi), Dominique Crenn (AEB), Yoshihiro Narisawa (Japonia), Andoni Luis Aduriz (Euskadi), Enrique Olvera (Mexiko), Trine Hahnemann (Danimarka), Katina eta Kyle Connaughton (AEB) eta Jock Zonfrillo Eskozia/Australia), Basque Culinary World Prizeren 201ko edizioaren irabazlea baita.

Sariaren irabazleak 100.000 euro eskuratuko ditu, eta diru hori gastronomiaren ahalmen eraldatzailea erakusten duen ekimen baterako erabili beharko du.

Desarrollado por: GureMedia