Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko 400 bat ikasleak 26 herrialdetako jatetxeetan praktikak egiten ari dira

29 Ekaina 2018

Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikasle guztiak (389) uda honetan 26 herrialdetako jatetxe edo sektoreko enpresetan praktikak egiten ari dira.

Horietatik 307 praktikak Espainiako erkidegoetan egiten ari dira, eta gainerako 82ek atzerriko herrialdeetara bidaiatu dute, adibidez: Argentinara, Norvegiara, Hego Koreara, Taiwanera, Txilera, Ameriketako Estatu Batuetara, etab. Fakultate honetako –Mondragon Unibertsitatearen barruan dago– graduko ikasle guztiek, lehen mailatik laugarrenera, jatetxe edo sektoreko enpresaren batean praktikak egiten dituzte, hori baita Basque Culinary Centerren hezkuntza-eredua.

Hezkuntza-eredu horrek prestakuntza-aldian ikasitakoa eta orduan jasotako gaitasunak benetako munduarekin alderatzeko bidea ematen du, eta esperientzia hori ikasleei lagungarria izango zaie gero gastronomia-sektorean egingo duten ibilbidean.

Desarrollado por: GureMedia